Angelos Vlachopoulos

waterpolo jokalari greziarra

Angelos Vlachopoulos, grezieraz Άγγελος Βλαχόπουλος (Tesalonikan, Grezia, 1991ko irailaren 28a), nazioarteko waterpolo jokalari profesional greziarra da, eta, Hungariako Eger-en, erregional gisa lehiatzen da.

Angelos Vlachopoulos

Bizitza
JaiotzaTesalonika1991ko irailaren 28a (32 urte)
Herrialdea Grezia
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria
Posizio edo espezialitateaattacker (en) Itzuli
Pisua73 kilogramo
Altuera180 zentimetro

Olympic.org: angelos-vlachopoulos Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Angelos Vlachopoulosek lehen urratsak NO Vouliagmenis akademietan eman zituen waterpolo alorrean, eta harekin sinatu zuen bere lehen kontratu profesionala. Vouliagmeni taldean egon zen 2013ra arte; aurretik, 2012ko Greziako txapelketa eta Greziako Kopa irabaztea lortu zuen.

2013ko uda hasieran, Angelos Vlachopoulos Olympiacos Piraeusera transferitu zuten. 2016ra arte, Pireoko taldean egon zen, eta, 2014ko Greziako txapelketa eta Greziako Kopa irabaztea lortu zuen. 2016an, Posilipo italiarrera pasatu zen, eta, hurrengo urtean, Eger hungariarrera joan, eta, 3 urtez jarraian, bertan jokatuko zuen.

Nazioarteko parte-hartzeak aldatu

Angelos Vlachopoulos nazioarteko jokalari izan da Greziako waterpoloko selekzio nazional txikiekin, eta, haiekin, hainbat parte-hartze egin ditu. 2009an ospatutako Gazteen Munduko Waterpolo Txapelketan eta baita 2011n ospatutako Gizonezkoen Munduko Waterpolo Txapelketan ere parte hartu zuen.

Udako Olinpiar Jokoak aldatu

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Greziarekin lehiatu zen taldeko kide izan zen, eta 6. postuan amaitu zuten.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, berriz, zilarrezko domina irabaziko zuen Greziako taldean izan zen. Serbiak, urrezkoa, eta Hungariak brontzezkoa eskuratuko zuten. Greziako taldea honako hauek ordezkatu zuten: Stylianos Argyropoulos, Georgios Dervisis, Ioannis Fountoulis, Konstantinos Galanidis, Konstantinos Genidounias, Konstantinos Gkiouvetsis, Marios Kapotsis, Christodoulos Kolomvos, Konstantinos Mourikis, Alexandros Papanastasiou, Dimitrios Skoumpakis, Angelos Vlachopoulos eta Emmanouil Zerdevas-ek[1][2].

Udako Olinpiar Jokoetako dominak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Waterpoloa
gizonezkoa[3].

Izenburuak aldatu

  • Zilarrezko domina 1 Olinpiar Jokoetan (2020)
  • 2 Greziako Txapelketa: 2012, 2014
  • 3 Greziako Kopa: 2012, 2014, 2015

Erreferentziak aldatu

  1. «Angelos Vlachopoulos» olympedia.org 2022-01-10ean begiratua(Ingelesez)
  2. «Angelos Vlachopoulos» Olympics.com 2022-01-10ean begiratua (Gaztelaniaz)
  3. "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu