Angeles Bravo (kazetaria)

Kazetari eta aurkezle espainiarra

María Ángeles Bravo Gil (Espainia, 1963) espainiar kazetaria da, batez ere telebistako aurkezle aritu da.[1]

Angeles Bravo (kazetaria)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Ángeles Bravo Gil
JaiotzaEspainia, 1963 (60/61 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Information Sciences (Complutense University of Madrid) (en) Itzuli
(1980 - 1985) Q67146338 Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea
Lantokia(k)Torrespaña (RTVE) (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)UNED
PRISA taldea
RTVE  (1988 -

IMDB: nm0106130 Twitter: abravogil Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1985ean Informazioaren Zientzietan lizentziatu zen (Kazetaritza adarra), Informazio Zientzien Fakultatean (Madrilgo Complutense Unibertsitatea).[2]

Kazetari ibilbidea aldatu

Irratian hasierak aldatu

Vigon hasi zuen kazetaritza-jarduera Radio Vigo-Cadena SER eta FMko Ondas Galicia irratietan. Gero, UNEDeko irrati-taldeko kide izan zen, RNEko Radio 3ren emisio erregularren bidez hezkuntza-arloko hainbat programa egin zituen.

1988an, oposizio bidez, Televisión Españolan hasi zen lanean, RTVEren Valladoliden egoitza duen Gaztela eta Leongo Lurralde Zentroan.

Telebistan aldatu

Azterketa ofizialak gainditu ostean, TVEk Madrilgo Torrespañan duen albistegien egoitza nagusira joan zen, Buenos días albistegiaren erredaktore eta noizbehinkako aurkezle lanak egitera.

1996-1999 bitartean, TVEren Telediario Matinal izeneko saioa aurkeztu zuen. Ondoren, 1999 urtetik 2003 urtera, asteburuetako albistegietako Gizarte eta Kultura Saileko buru izan zen Telediarios fin de semana izeneko saioan.

La 2 noticias albistegi-saioan ordezko aurkezlea eta 3. Telediarioko aurkezlea ere izan zen.[3] 2007 urteko irailetik 2018 urteko urrira, zuzenean aurkeztu zuen Canal 24 horas kateko La mañana en 24 horas, eta, aldi berean, ordezkapenak egin zituen Telediario Matinal saioan 2010etik 2012ra, eta Los desayunos de TVE saioan, ostera, 2012tik 2014ra.

2012ko urritik 2019ko irailera, Jefatura del Estado delakoari (Estatuko Burutzari) buruzko Audiencia abierta (Audientzia irekia) saioa aurkeztu zuen La 1 katean.[4]

2019ko irailetik 2021eko irailera TVEko Albistegien Elkarteko erredaktorea izan zen. Gero, TVEko Albistegien Arlo Nazionaleko zuzendariaren albokoa izan da.[5][6][7][8]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) M, David. (2023-02-10). «Ángeles Bravo edad【 TVE 】Wikipedia, marido, hijos, esposo, pareja» Marathi.TV (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  2. (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Ángeles Bravo» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  3. elEconomista.es. Vídeo: La presentadora del '24 Horas' que se escondió en directo tras una silla - Ecoteuve.es. .
  4. País, Ediciones El. (11 de octubre de 2012). TVE estrena un programa sobre la jefatura del Estado. .
  5. (Gaztelaniaz) «El Canal 24 horas reformula sus mañanas y aparta a Ángeles Bravo tras 11 años como presentadora» Vertele 2018-09-21 (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  6. (Gaztelaniaz) prnoticias, redacción. (2018-09-24). «Ángeles Bravo se queda sin las mañanas del Canal 24 Horas tras 11 años» PR Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  7. (Gaztelaniaz) «Primeros cambios en el 24 Horas: llega a sus mañanas 'Diario 24 Horas'» El Español 2018-09-21 (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  8. «Angeles bravo» vertele.eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).

Kanpo estekak aldatu