Anestesiko orokorrak pertzepzioaren galera itzulkorra sortzen duten sendagaiak dira. Farmako hauek anestesista batek administratzen ditu ebakuntza egitea baimenduko duen anestesia orokorra induzitu edo mantentzeko asmoarekin.

Anestesiko motak aldatu

Anestesiko orokorrak bi taldetan sailka daitezke administrazio moduaren arabera.

Arnasbideko anestesikoak aldatu

Arnasbideko anestesikoak bi motatakoak izan daitezke:

Arnasbideko anestesikoekin bi ezaugarri hartu behar dira kontuan; abiadura eta potentzia. Lehenak anestesia lortzeko zenbat denbora behar den esango digu eta azkenak anestesia maila zenbatekoa izango den.

Anestesikoa biriketako parenkimara heltzen da, albeoloetatik odolera pasako da eta bertatik burmuinetara. Farmako batzuk eman eta segituan eraginkorra den kontzentrazio maila lortzen dute odolean eta gero mantendu egiten dira. Beste batzuei aldiz, asko kostatzen zaie maila egokia hartzea. Hau liposolugarritasunarekin erlazionatuta dago, hau da, lipidoetan disolbatzeko duten gaitasunarekin. Odol/gas banaketa koefizientea zenbat eta txikiagoa izan, eragina azkarragoa izango da eta beraz, gutxiago kostako zaio airetik odolera pasatzea.

Olio/gas banaketa koefizientea berriz, abiaduraren alderantzizkoa da. Liposolugarritasun altuko sendagaiek eraginkortasun handiagoa dute, askoz errazago zeharkatuko dutelako muga hematoentzefalikoa (NSZ inguratzen duen mintza). Beraz, sendagai dosi txikiak nahikoa dira eragina lortzeko.

MAC (Gutxiengo Kontzentrazio Albeolarra euskaraz) anestesiaren erdia lortzeko behar den sendagai kopurua da. Hau handia bada, sendagaia ez da indartsua izango. Parametro hau portzentajeetan ematen da, birika nahastean zenbat anestesiko dagoen adierazten du. Farmakoa eraginkorra izan dadin 0,5-2 artean egotea gomendatzen da.

Batzuetan anestesiko lasterrak interesatzen zaizkigu, nahiz eta ez oso eraginkorrak izan. Beste batzuetan eraginkortasuna beharrezkoa da. Horregatik, hainbat anestesiko konbinatzen dira.

Zainbarneko anestesikoak aldatu

Zuzenean odolera doazenez, arnasbidekoak baino lasterragoak dira. Eskuarki hauek erabiltzen dira hasieran, gaixoa anestesiatzeko eta gero, arnasbidekoak ematen dira mantentzeko.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo-estekak aldatu