Ane Miren Martínez de Lahidalga

futbolari espainiarra

Ane Miren Martínez de Lahidalga Beltrán de Guevara, "Ane Miren" bezala ezagutzen dena (Foronda, 1992ko irailaren 5a) arabar futbolaria da, erdilari postuan jokatzen du.[1]

Ane Miren Martínez de Lahidalga
Bizitza
JaiotzaForonda1992ko irailaren 5a (31 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Ibilbidea

aldatu

Gasteiz ondoko Foronda herrian jaio zen. Gasteizko Aurrera taldeko harrobian hasi zen jokatzen eta ondoren talde handiarekin aritu zen Espainiako bigarren mailan.[2] 2018an maila berean zegoen Alavés Gloriosas taldeak fitxatu zuen eta 2021ean lehen mailara igo zen.

2022ko abenduaren 20an Euskal Herriko selekzioarekin jokatu zuen Txileren aurka eta hirugarren gola sartu zuen 84. minutuan.[3] Euskaldunek 3-0 irabazi zuten.

Taldeak

aldatu
Urteak Taldea
2012-2018 Gasteizko Aurrera
2018- Alavés Gloriosas

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Plantilla Deportivo Alavés FEM | Alavés - Web Oficial» Plantilla Deportivo Alavés FEM | Alavés - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  2. (Gaztelaniaz) «Ane Miren Martínez de Lahidalga - Delantera Deportivo Alavés - Futboleras» www.futboleras.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  3. (Gaztelaniaz) Selecciones – Euskadiko Futbol Federakundea | Federación Vasca de Fútbol. (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).

Kanpo estekak

aldatu