Andres Iñigo

Iturengo euskaltzain emeritua

Andres Iñigo Ariztegi Iturenen (Nafarroa) jaio zen, 1945eko otsailaren 17an. Filosofia eta Letretan doktorea da. Irakasle ibili zen urtetan Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean. 1987ko uztailaren 24an Euskaltzain urgazle izendatu zuten eta Euskaltzain oso 1999ko otsailaren 26an. 13. aulkia eskaini zioten, aurretik Federiko Krutwigek izan zuen aulkia. 2020ko uztailean euskaltzain emeritu izatera pasa zen eta haren ordez Paskual Rekalde sartu zen akademian.

Andres Iñigo
Bizitza
JaiotzaIturen1945eko otsailaren 17a (79 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfilologoa eta idazlea
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: andres-inigo-ariztegi

Euskaltzain oso izendatu zutenean “Onomastika euskararen normalizazioan”[1] izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Iturenen 2000ko maiatzaren 27an.

Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria da, 1997ko urtarrilaren 31n izendatua.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu