Andrea Gabrieli

musikagile italiarra

Andrea Gabrieli (Venezia, Italia, 1532/33 - ib., 1585eko abuztuaren 30a) musikagilea izan zen. XVI. mendeko Veneziako musikagilerik handienetakoa, C. Merulorekin batera.

Andrea Gabrieli
kapera-maisu

Bizitza
JaiotzaVenezia1532/33
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVenezia1585eko abuztuaren 30a (51/52 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Orlando di Lasso
Adriaan Willaert
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta organista
Musika instrumentuaorganoa

Musicbrainz: c0d03d9f-6e31-4b22-aa6e-30f6340975b6 Discogs: 909193 IMSLP: Category:Gabrieli,_Andrea Allmusic: mn0001575918 Edit the value on Wikidata

Veneziako San Marko basilikako abeslari izan zen lehenbizi, eta hango organo-jotzaile ondoren. Lan gehienak Bavarian egin zituen. Polifonian berrikuntza handiak egin zituen, Lassusen artea bazterrera utzita. Musika profanoa idatzi zuen (madrigal 3, 5 eta 6 ahotsetarakoak, greghesche, giustiniane, mascherate direlakoak), herri-musika batez ere, eta baita erlijio-musika ere. Kobrezko musika tresnetarako eta biolinerako musika idatzi zuen, batez ere. Venezian Lepantoko guduko garaipena (1571) ospatzeko egin ziren festetarako musika, eta Henrike III.a Frantziakoak (1574) egin zuen bisitaldirakoa idatzi zituen. Organorako sortu zituen intonazioni preludianti lanak koru preludioaren aitzindariak izan dira.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrea Gabrieli