Andre Maria Zuriaren jaiak

Gasteizko jai nagusiak dira, abuztuaren 4tik abuztuaren 9ra ospatuak

Andre Maria Zuriaren jaiak Gasteizko jai nagusiak dira, abuztuaren 4tik abuztuaren 9ra ospatuak. 1884an hasi ziren ospatzen.

Andre Maria Zuriaren jaiak
Zeledonen jaitsiera.
TokiaGasteiz
AntolatzaileaGasteizko Udala
MotaGasteizko jai nagusiak
HasieraAbuztuaren 4
AmaieraAbuztuaren 9
Data
DataAbuztuaren 5

Arratsaldeko seietan abiatzen dira jaiak, Andre Maria Zuriaren plazan, txupinazoa botatzearekin eta Done Mikel elizaren dorretik Zeledon jaistearekin. Ondoren, Zeledonek plaza oinez zeharkatzen du, eta Done Mikel elizako balkoitik jai zoriontsuak opa dizkie denei. Abuztuaren 5eko goizean, Gasteizko blusek eta neskek lore eskaintza egiten diote Andre Maria Zuriari. Abuztuaren 7an txikien eguna ospatzen da. Zeledon Txikiren jaitsiera egiten da Gasteizko Plaza Berrian, eta ondoren Zeledon Txikik eta Neska Txikik Gasteizko udaletxetik haurrak agurtzen dituzte. Abuztuaren 10eko gaueko ordu batean Zeledon atzera igotzen da Done Mikel elizaren dorrera, eta hortxe bukatzen dira jaiak.

Zeledonen jaitsiera 1957an egin zuten lehenengoz, eta harrezkero urtero egiten da.

Andre Maria Zuriaren jaiak, egunez egun aldatu

Abuztuaren 4a aldatu

Arratsaldeko seietan, txupinazoarekin batera, Zeledon jaisten da Done Mikel elizako kanpandorretik Andre Maria Zuriaren plazara, jaiak hasi direla iragartzeko.

Gaueko hamarretan, Andre Maria Zuriaren Kofradiak farolen prozesioa egiten du. 1895ean hasitako ohitura da.

Abuztuaren 5a aldatu

 
Andre Maria Zuriaren estatua, San Mikel elizaren aurrean.

Andre Maria Zuriaren eguna da. Goizeko zazpietan Auroraren prozesioa eta arrosarioa egiten da. Ondoren, goizeko bederatzietan, blusen eta nesken taldeek lore-sortak eskaintzen dizkiote Done Mikel elizaren atean dagoen Andre Maria Zuriari.

Abuztuaren 7a aldatu

Haurren eguna da. Goizeko hamabietan, Zeledon Txiki eta Edurne jaisten dira Done Mikel elizako kanpandorretik Andre Maria Zuriaren plazara.

Abuztuaren 8a aldatu

Blusa eta neska beteranoen eguna da.

Abuztuaren 9a aldatu

Egun honetan, blusen eta nesken taldeek Zerriaren eguna ospatzen zuten. Kalejiran irina jaurtitzen zuten. Gaur egun, Batasuna lagun taldeak bakarrik eusten dio ohiturari.

Abuztuaren 10a aldatu

Gaueko ordu batean Zeledon San Mikel elizako kanpandorrera igotzen da eta jaiak bukatzen dira.

Kirolak aldatu

 
Herri kirolak Foru plazan.

Urtero Andre Maria Zuriaren pilota txapelketa jokatzen da Ogeta pilotalekuan. Foruen enparantzan, berriz, herri kirolak izan ohi dira egunero.

Kontzertuak aldatu

Udalak antolatutako kontzertuak Aihotz plazan, Foruen enparantzan, Arka plazan eta Plaza Berrian egiten dira. Txosnek antolatutakoak berriz, Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Kanpusean izaten dira.

Blusen eta nesken taldeak aldatu

 
Urteroko blusen asto-lasterketa, Done Jakue egunean, Andre Maria Zuriaren jaien aurrekari gisa ospatzen dena.

Hauek dira jaietan parte hartzen duten blusa eta nesken taldeak. Horietako gehienak mistoak dira. Lagun talde horiek jaietako egun guztietan zezen plazara egiten duten kalejiran parte hartzen dute eta ekintza ezberdinak antolatzen dituzte hirian zehar. Gasteizko blusen eta nesken elkartea sortu zen, lagun taldeen arteko antolaketa hobetzeko asmoz.

Bitxikeriak aldatu

Abuztuaren 5ean, Bizkaiko Lanestosa herrian ere Elurretako Andra Mariaren eguna ospatzen dute.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz