Andrés Segovia Torres (Linares, 1893ko otsailaren 21a - Madril, 1987ko ekainaren 2a), Salobreñako I. markesa, espainiar gitarrista izan zen. Hamabost urte zituela eman zuen lehen kontzertua Granadan. Geroago arrakasta handia izan zuen Madrilen eta Bartzelonan. 1916an, sona handiko bira bat egin zuen Hego Amerikan, eta 1924ean egin zuen aurkezpena Parisen, eta 1926an Estatu Batuetan. Garai guztietako gitarrista ospetsuenetako bat izan zen Segovia; oso goraipatua izan da haren gitarraren hots-kalitatea. Ikasle ugari izan zituen. Honoris causa doktore izendatu zuten unibertsitate askotan, Oxforden, besteak beste. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako akademiko ere izendatu zuten. Gitarrarako lan klasiko ugari berridatzi zituen, eta musikagile askok idatzi zituzten harentzako lanak: Turina, Castelnuovo-Tedesco, Villa-Lobos, Ponce eta Rodrigo (Fantasía para un gentilhombre).

Andrés Segovia

(1963)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndrés Segovia Torres
JaiotzaLinares1893ko otsailaren 21a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril1987ko ekainaren 3a (94 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Francesca Madriguera i Rodon
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaReal Conservatorio Superior de Música de Granada (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusika-irakaslea, musikagilea eta classical guitarist (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Real Academia de Bellas Artes de Nuestra Señora de las Angustias (en) Itzuli
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuaclassical guitar (en) Itzuli

IMDB: nm0782074 Spotify: 3Din7QXYnTjT52WF62KS97 Last fm: Andrés+Segovia Musicbrainz: 443aad48-c7e7-476f-96bf-90f123a4829b Songkick: 344193 Discogs: 392725 Allmusic: mn0000958298 Find a Grave: 7563177 Deezer: 5021 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrés Segovia