André Gide (Paris, Frantzia, 1869ko azaroaren 22a1951ko otsailaren 19a) idazlea izan zen.

André Gide

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndré Paul Guillaume Gide
JaiotzaParis1869ko azaroaren 22a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1951ko otsailaren 19a (81 urte)
Hobiratze lekuaQ98382676 Itzuli
Familia
AitaPaul Gide
AmaJuliette Gide
Ezkontidea(k)Madeleine Gide (en) Itzuli  1938)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaHenrike IV.a lizeoa
École alsacienne (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Youra Guller (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, zinema ekoizlea, saiakeragilea, antzerkigilea, eleberrigilea, eguneroko-idazlea, bidaia idazlea, itzultzailea, autobiografialaria, idazlea, prosalaria eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)Le Figaro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakHenry Fielding, Johann Wolfgang von Goethe, Victor Hugo, Fiodor Dostoievski, Stéphane Mallarmé, Friedrich Nietzsche, Joris-Karl Huysmans, Rabindranath Tagore, Roger Martin du Gard eta Oscar Wilde
KidetzaDécades de Pontigny (en) Itzuli
comité de lecture des éditions Gallimard (en) Itzuli
Genero artistikoaeleberria
Prosa
dramaturgia

IMDB: nm0317265 IBDB: 4119
Musicbrainz: b8fa0877-fac1-490f-a977-cbd23802b1e8 Discogs: 833340 IMSLP: Category:Gide,_André Find a Grave: 9267056 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Aita protestantea zuen, eta ama katolikoa, eta horrek eragin handia izan zuen haren obran. Oso gazte zela, aita hil zitzaion, eta amak oso moral gogorrean hezi zuen. 1895ean Madeleine bere lehengusuarekin ezkondu zen; harekin lotzen zuten sentimenduak Les Cahiers d´André Walter (1891) obran azaldu zituen. Eragin sinbolista berak bultzaturik idatzi zituen Le Traité de Narcisse (1893), eta La Tentative amoureuse edo Le Traité du vain désir (1893). Gaixo zegoela eta, sendatzeko, Aljeriara joan zen (1893), eta han oso krisi gogorra izan zuen, Les Nourritures terrestres (1895) obran aipatu zuen bezala; ideal humanistaren zilegitasuna aldarrikatzen zuen han. Saül draman (1903) eta Prométhée mal enchainé (1899) ipuinean ideal hori zehaztu zuen, baina L´Immoraliste (1902, Inmoralista, Imanol Unzurrunzagak euskarara itzulia) obran moteldu. Berekoikeria eta hurkoaren maitasuna, sentsualitatea eta adimena lotu nahirik, Les Caves du Vatican (1914), La Symphonie pastorale (1919, apaiz protestante baten bizitzako arazoak) idatzi zituen. 1925ean, eleberrigintzak dituen arazoei buruz Les Faux-Monnayeurs idatzi zuen. Afrika beltzera egin zuen bidaia baten ondoren, kolonialismoaren gehiegikeriak salatu zituen, eta alderdi komunistara hurbildu zen, baina azkenik erabat baztertu zuen alderdia. 1946an Thésée (Teseu, Ibon Sarasolak euskarara itzulia) obran, gizakiari barneko askatasuna ematen dion ekintza oro onetsiz, bere pentsaera morala osatu zuen. Une berean, 1889az geroztik idazten joan zen Journal egunerokoan (1943tik 1953ra argitaratua) argitasun osoz agertu zituen idazlearen eta pertsonaren kezkak, eta baita Si le grain ne meurt (1920tik 1924ra) eleberri autobiografikoan, eta Corydon (1911) saiakeran ere. Literaturako Nobel saria eman zioten 1947an.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu