Andaluzita

Aluminio silikato naturala (Al2SiO5). Sistema ortorronbikoan kristaltzen da, eta nagusiki kristal prismatiko luzetan ageri da. Ukipen-metamorfismoko aureoletan agertzen da.

Andaluzita Al2SiO5 formula kimikoa duen mineral nesosilikato aluminioduna da.

Infotaula de mineralAndaluzita
Ezaugarri orokorrak
KategoriaNesosilikatoa
FormulaAl2SiO5
Dana sailkapena52.2.2b.1
Nickel-Strunz sailkapena9.AF.10
Sistema kristalinoOrtorronbikoa
EponimoaAndaluzia
Identifikazioa
KoloreaGardenetik opakura, berde marroixka edo horixkatik laranja marroixkara; berdea, marroia, arrosa, morea edo gorria izan daiteke
Gogortasuna
Mohs eskalan
7 - 7,5
DistiraBeirakara
PleokroismoaSendoa, marroixkatik berde horixkara eta laranja marroixkatik gorri marroixkara
Marrazuria
Dentsitate erlatiboa3,17 (+/- ,04)

Andaluzian (Espainia) aurkitutako lehen aldaera harribitxi interesgarriak egiteko erabil daiteke[1]. Harribitxi honek iridiszentzia antzeko kolore gorri, berde eta horiak dauzka; kolore hauek pleokroismo sendoaren ondorio dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.