Ana Vidal Egea

Poeta, idazlea, kazetaria, bizitzaren amaiera Doula

Ana Vidal Egea, 1984ko, martxoaren 16a Murtziako Dolores de Pacheco alkate-auzoan jaioa, idazlea eta kazetaria da. ”La buena muerte” proiektua zuzentzen du eta borondatezko death-doula gisa jarduten du.[1]

Ana Vidal Egea

Bizitza
JaiotzaDolores de Pacheco, 1984 (39/40 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, poeta, idazlea, death midwife (en) Itzuli eta kazetaria

Twitter: anavidalegea Edit the value on Wikidata

Aipamen biografikoa aldatu

Kazetaritzan lizentziatu zen Unibertsitate Konplutentsean, eta 2010ean Summa Cum Laude doktoratu zen Literatura Konparatuan, Angélica Liddell antzerkigilearen lanari buruzko lehen doktore-tesia idatzi ondoren. Geroago Estatu Batuetara joan zen, Miamiko Espainiako Kultura Zentroan kudeatzaile gisa lan egitera. Zentro hori Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren sarekoa da. Gaur egun, estrategia eta edukien zuzendari gisa lan egiten du New Yorken, eta bertan bizi da 2012tik. Eleberriak, poesia, ipuinak eta saiakerak argitaratu ditu eta bere lana aintzatetsia izan da diziplina ezberdinetan, besteak beste 2 2006an Jóvenes Talentos Booket Sariaren finalista izatean.[2]

Mundu akademikoa utzi zuen, industria teknologikoan sartu eta honek gizartean zituen ondorioak sakonago ulertzeko. Bere ibilbidean, munduko enpresa garrantzitsuenetariko batzuentzako proiektuak gidatu ditu, besteak beste, Google, META[3] eta Tik Tok, teknologiari gizatasun-zentzua eransteko. Horren adibide izan zen Espainiako Googleren Laguntzailea gidatu zuen urteetan Poesiaren Nazioarteko Egunerako kanpaina.[4] Ekimen honen bidez, erabiltzaileek poemak eska diezazkiokete Googleren laguntzaileari eta hainbat poetari

Ibilbide profesionala aldatu

Literatura aldatu

Hiru poesia-liburu argitaratu ditu: "Todo este espacio" , "Dolores-Manhattan"  (Adonais sariaren finalista izan zen horrekin) eta "Cuaderno de Asia" 2019an, «Nosotros» poema RTVEk ikus-formatura egokitu zuen, Radio 3 irratiko “Palabra voyeur”  irratsaioarekin  lankidetzan.[5] Bi eleberri ere idatzi ditu: “Noches Articas” [6] eta “La oscura boca del mundo” [7]. Azken honekin, 2017ko Alejandria narratiba-saria irabazi zuen.[8] Kontakizun-liburu bat ere badu: “La otra vida, 18 relatos de amor y miedo” [9]. Bere lana Amalia Iglesias kritikariak 2018an argitaratu zuen "Sombras di-versas: diecisiete poetas españolas actuales (1970-1991)" antologian sartzen da.[10][11] Jesús Ruiz Mantilla kazetariak ere 2024an El País egunkarian argitaratutako "Poetas para un nuevo 27: la generación de mujeres que domina la poesía en español" artikuluan aipatzen du.[12]

Kazetaritza aldatu

2017az geroztik, New Yorketik, El País egunkariko artikuluak idazten ditu, Adimen Artifizialak kulturan eta gizartean duen eraginari eta genero-berdintasunari buruzko artikulu eta elkarrizketetan espezializatu da. Arlo intelektual eta teknologikoan eragina duten emakumeak ere elkarrizketatu ditu, hala nola Jane Mansbridge[13], Kate Crawford[14], Timnit Gebru[15] edo Meredith Whittaker[16]. Beste kultura-eremu batzuekin ere lankidetzan aritzen da, hala nola Jot Down[17] edota Letras Libres[18] aldizkarietan.

2024an, Carmen de Burgos (Colombine) Saria[19] eman zioten, dibulgazio feministari buruzko, "El reconocimiento tardío, ¿de qué sirve?" artikuluarengatik. Sari hau Asociación Histórica de Estudios sobre la mujer elkarteak[20] eta Malagako Unibertsitateko Berdintasun eta Gizarte Politikako Errektoreordetzak[21] iragarri eta ematen dute

Hainbat artikulutan kontatutako bizitzaren amaierako doula gisa izandako esperientzia interesgarria zela eta, 2019an proiektua atera zuen www.labuenamuerte.com eta 2022an «Nola lagundu hiltzen. Bizitzaren amaierako douletarako eta zaintzaileentzako gida praktikoa». Hitz egin dezagun heriotzaz podcast-a ere zuzentzen du.

“La buena muerte” proiektua aldatu

Bere kazetaritza lanaren zati bat heriotzaz naturaltasunez hitz egitearen garrantzia ikusaraztean datza. 2017an El País Semanal aldizkarian kolaboratzen hasi zen gai honi buruzko «Un abrazo antes de morir» artikuluarekin.[22] Heriotzatik gertu dauden pertsonei laguntzen bizitzaren amaierako doula gisa izandako esperientziari buruzkoa zen artikulua, eta, harrezkero, hainbat hedabidetan beste batzuk argitaratu ditu heriotzaren tabua hausteko asmoz eta, 2019an La buena muerte proiektua kaleratu zuen.[23]

2022an «Cómo acompañar a morir. Una guía práctica para doulas del final de la vida y cuidadores» liburua argitaratu zen eta laster portugesera itzuli zen. Liburuak oso harrera ona izan zuen publiko eta komunikabidetan. [24][25][26][27][28] Urte berean hasi zen “Hablemos de la muerte” podcast-a[29] zuzentzen hasi zen, heriotzari buruz gazteleraz egin zen lehena.

Zinema aldatu

Bere lehen dokumental luzea, Get married at the airport (Love and Alcohol on the run)[30] 2017ko maiatzean estreinatu zen. Bertan, Anak Mike bikotekidearekin hasi zuen abentura kontatzen da, Bill Murrayren aholkuei jarraiki: “Zuretzat egokiena dela uste duzun norbait baduzu, munduan zehar bidaiatzen du, oso zaila den lekuetara joateko. Etxera itzultzen zaretenean, oraindik maiteminduta bazaudete, aireportuan ezkontzeko aukera duzue" Dokumentala New York City Indie Film Festivalean aurkeztu zuten[31], eta harekin Zuzendari Onenaren Saria irabazi zuen 2017ko Barcelona Planet Festival jaialdian bai eta film esperimental onenaren saria, dokumental onenarena eta Epaimahaiaren Sari Berezia.

Antzerkia aldatu

2018ko martxoan estreinatu zuen New Yorken Dos Mujeres antzerki-lana, Yael Barnatán eta Nicole Costa protagonista zituela idatzi eta zuzendu zuena.

Idazlanak aldatu

  • La otra vida: 18 relatos de amor y miedo (ipuinak, 2010)[32]
  • Noches Árticas (eleberria, 2012)[33]
  • Cuaderno de Asia (poesia, 2016)[34]
  • Dolores-Manhattan (poesia, 2016)[35]
  • La oscura boca del mundo (eleberria, 2017)[36]
  • Todo este espacio[37] (poesia, 2019)
  • Cómo acompañar a morir. Una guía práctica para doulas del final de la vida y cuidadores (dibulgazioa, 2022)[38]

Sari eta goraipamenak aldatu

  • 2001. XV Nazioarteko "Infant Blais" Poesia Saria Bajo Llobregat. (Barcelona)
  • 2005. “El Fungible” Literatur Sariko finalista (Suma de Letras)
  • 2005. “Murciajoven” Literatur Sariko finalista  (Murcia)
  • 2005. “Fernando Belmonte” Saria (Madrid)
  • 2006. “Jóvenes Talentos Booket” Literatur Sariko finalista PLANETA
  • 2009. “Mujeres Viajeras” I Saria (Madrid)
  • 2009. "La voz+ joven 2009" Saria Obra Social Caja Madrid- La Casa encendida.
  • 2009. “Foto-Poema Revista Aula Poesía” Saria (Málaga)
  • 2009. “Lobher “Kontakizun tematiko Saria de relato temático . (Alfaro. La Rioja)
  • 2009. “Voces Nuevas” Saria. Editorial Torremozas (Madrid)
  • 2012.  “Todos somos diferentes” Saria, XVI edizioa.
  • 2014. “Adonais” Poesia Sariko Finalista.
  • 2014. “Ser o no ser" laburmetrai jaialdiko Neurona Saria (Murcia, España).
  • 2017. Best Woman Filmmaker, Barcelona Planet Film festival (España).
  • 2017. Los Angeles Independent Film Forumeko dokumental onenaren Saria. "Get married at the airport" filmagatik
  • 2017. Los Angeles Independent Film Forumeko film esperimental onenaren Saria. "Get married at the airport" filmagatik.
  • 2017. Los Angeles Independent Film Forumeko Epaimahaiaren Saria. "Get married at the airport" filmagatik
  • 2017. “Alejandría” eleberri Saria (España).
  • 2024. “Carmen de Burgos” Feminismoaren Dibulgazio Saria  EL PAIS egunkarian argitaraturiko "El reconocimiento tardío, ¿de qué sirve?”

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «¿Qué es una Death-Doula?» labuenamuerte (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  2. (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2006-04-25). «Un estudiante de Ingeniería Química gana el 'III Certamen de Relato Corto Jóvenes Talentos Booket'» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  3. (Gaztelaniaz) Egea, Ana Vidal. (2022-11-13). «Soy una de las 11.000 personas despedidas por Meta y en cuatro semanas doy a luz» El País (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  4. (Gaztelaniaz) País, El. (2019-03-21). «“Google, dime un poema”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  5. (Gaztelaniaz) «Palabra Voyeur: Dolores-Manhattan. Ana Vidal Egea» RTVE.es (RTVE Play) 2019-04-30 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  6. (Gaztelaniaz) Egea, Ana Vidal. (2011). Noches árticas. Baile del Sol ISBN 978-84-15019-52-7. (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  7. (Gaztelaniaz) Egea, Ana Vidal. (2018-05-07). La oscura boca del mundo. Lacre ISBN 978-84-17300-11-1. (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  8. (Gaztelaniaz) «Fallo I Premio Biblioteca de Alejandría de Novela» Ediciones Lacre (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  9. (Gaztelaniaz) Egea, Ana Vidal. (2010). La otra vida: 18 relatos de amor y miedo. Traspiés ISBN 978-84-937888-6-5. (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  10. (Gaztelaniaz) «Sombras di-versas. Diecisiete poetas españolas actuales (1970-1991)» El Español 2018-03-30 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  11. (Gaztelaniaz) Sombras di-versas : diecisiete poetas españolas actuales (1970-1991). Vaso Roto Ediciones 2017 ISBN 978-607-96714-3-3. (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  12. (Gaztelaniaz) Mantilla, Jesús Ruiz. (2024-01-06). «Poetas para un nuevo 27: la generación de mujeres que domina la poesía en español» El País (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  13. (Gaztelaniaz) Egea, Ana Vidal. (2023-12-02). «Jane Mansbridge, la filósofa de la política de la amistad» El País (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  14. (Gaztelaniaz) Egea, Ana Vidal. (2023-05-25). «Kate Crawford: “Solo una regulación compartida puede controlar los peligros de la inteligencia artificial”» El País (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  15. (Gaztelaniaz) Egea, Ana Vidal. (2023-02-18). «Timnit Gebru: de inmigrante etíope a ingeniera del antirracismo en Silicon Valley» El País (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  16. (Gaztelaniaz) Egea, Ana Vidal. (2022-12-23). «Meredith Whittaker, la activista que vigila a los vigilantes» El País (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  17. (Gaztelaniaz) Ana Vidal Egea – Jot Down Cultural Magazine. 2020-06-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  18. (Gaztelaniaz) Letras libres - AUTORA Ana Vidal Egea. .
  19. (Gaztelaniaz) «La periodista murciana Ana Vidal Egea, galardonada con el Premio Nacional Carmen de Burgos | ORM» www.orm.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  20. «Asociación de Estudios Históricos sobre la Mujer» www.aehm.uma.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  21. «Vicerrectorado de Igualdad y Política Social - Universidad de Málaga» www.uma.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  22. (Gaztelaniaz) Egea, Ana Vidal. (2017-06-01). «Un abrazo antes de morir» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  23. (Gaztelaniaz) «PROYECTO La buena muerte» labuenamuerte (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  24. (Gaztelaniaz) Fanjul, Sergio C.. (2022-04-16). «Aceptar la muerte con templanza (o criogenizarse la cabeza)» El País (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  25. (Gaztelaniaz) Legasa, Marta. (2022-01-22). «Así son las doulas que ayudan a morir: "Tomar la mano a alguien en su final es decir cosas importantes"» Uppers (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  26. (Gaztelaniaz) «Encuentros con lo desconocido: Acompañar a morir | Onda Cero Radio» www.ondacero.es 2022-01-09 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  27. (Gaztelaniaz) «Ana Vidal Egea» RTVE.es 2022-05-04 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  28. (Gaztelaniaz) Arco, Antonio. (2022-01-13). «Ana Vidal Egea: «La muerte puede ser un gran cierre de fiesta»» La Verdad (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  29. (Gaztelaniaz) «PODCAST: Hablemos de la muerte» labuenamuerte (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  30. (Gaztelaniaz) Get Married at the Airport (Love and Alcohol on the Run) (2016) | Documental, Biografía, Drama. (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  31. (Ingelesez) Theobald, Camille. «Get Married at the Airport (Love and Alcohol on the Run) | Our host interviews Ana Vidal Egea and Miguel Urdaneta, directors of the documentary» New York City Indie Film Festival Facebook (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  32. (Gaztelaniaz) Vidal Egea, Ana. (2010). La otra vida: 18 relatos de amor y miedo. Traspiés ISBN 978-84-937888-6-5. (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  33. (Gaztelaniaz) Vidal Egea, Ana. (2011). Noches árticas. Baile del Sol ISBN 978-84-15019-52-7. (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  34. (Gaztelaniaz) Vidal Egea, Ana. (2016). Cuaderno de Asia. Amargord ISBN 978-84-16762-59-0. (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  35. (Ingelesez) Egea, Ana Vidal. (2016). Dolores-Manhattan. La Fea Burguesía ISBN 978-84-946202-0-1. (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  36. (Gaztelaniaz) Vidal Egea, Ana. (2018-05-07). La oscura boca del mundo. Lacre ISBN 978-84-17300-11-1. (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  37. (Gaztelaniaz) Egea, Ana Vidal. (2019). Todo este espacio. Prensas de la Universidad de Zaragoza ISBN 978-84-17633-87-5. (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  38. (Gaztelaniaz) Vidal Egea, Ana. (2022-01-12). Cómo acompañar a morir: Una guía práctica para doulas del final de la vida y cuidadores. La Esfera de los Libros ISBN 978-84-1384-273-8. (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).

Kanpo estekak aldatu