Ana Gertrudis de Urrutia Garchitorena

margolari espainiarra

 

Ana Gertrudis de Urrutia Garchitorena

Bizitza
JaiotzaCádiz, 1812
Herrialdea Espainia
HeriotzaCádiz1850eko azaroaren 5a (37/38 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Ana Gertrudis de Urrutia Garchitorena (Cádiz,1812 -1850eko azaroaren 5a) XIX. mendeko margolaria izan zen, Cádizko Arte Ederren Akademian meritu akademiko izatera iritsi zena, 1846ko abenduaren 9an eman zitzaiona.[1]

Biografia aldatu

Tomás de Urrutiaren eta Ana Garchitorenaren alaba izan zen, eta Francisco Javier de Urrutiaren arreba, bere garaian ezaguna zen artista eta Anaren heziketa piktorikoa zuzendu zuena.[1][2][3]

Genero historiko eta erlijiosoan nabarmendu zen.[2] Haren lanetan sustrai neoklasikoak ageri dira, Murilloren nolabaiteko eragina dutenak. Bere lanek egitura ona dute.[3]

Juan José de Urmeneta margolariarekin ezkondu zen. Pintura- eta eskultura-irakaslea zenarekin- Urmenetak Arte Ederren Akademia cadiztarreko zuzendari kargua bete zuen.[1][2][3]

Olio-pintura ugari egin zituen, eta Cadizen jarri ziren jendaurrean. Bere ekoizpenaren artean San Geronimo bat nabarmentzen da, eskola holandarreko pintura, pintoreak Cadizeko Katedral Berriari oparitu ziona; Santa Filomena eta La resurrección de la cárne, El Juicio olio-pintura, 1846an Cadizen jarri zena.[1] Ondorengo lanok ere aipagarriak dira:[3]

  • La estigmatización de San Francisco, edo Visión de las llagas de San Francisco izenez ere ezaguna 1841ean egina eta Cadizko Katedral Museoan dagoena.
  • Retrato de Don Joaquín Fonsdeviela. 1847. urtean eman zion Akademiari, eta Cadizko Museo Probintzialean ikus daiteke.

Hain ezaguna izan zen Cádizko Arte Ederren Probintzia Akademiak artistaren erretratua jarri zuela bere saioak egiten ziren aretoan, eta Adolfo de Castrok aipatu eta gogoratu zuen, 1851n eskolako ikasleei sariak banatzeko ekitaldian emandako hitzaldian.[1][3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Galería biográfica de artistas españoles del siglo XIX. Manuel Ossorio Bernard. Impr. a cargo de Ramón Moreno, 1869 . Pág. 255 Google books Consulta 23 de marzo de 2017
  2. a b c Ana Gertrudis Urrutia Garchitorena. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Bernardo Estornés Lasa Fondoa Consulta 23 de marzo de 2017
  3. a b c d e Torres López, Matilde, La mujer en la docencia y la práctica artística en Andalucía durante el siglo XIX. Tesis doctoral dirigida por Rosario Camacho Martínez, Universidad de Málaga, Facultad de Filosofía y Letras Departamento de Historia del Arte Málaga, 2007 PDF Consulta 23 de marzo de 2017

Kanpo estekak aldatu