Ana Flecha Marco

Itzultzailea, idazlea, ilustratzailea, kantautorea

Ana Flecha Marco (Leon, Espainia, 1986) Norvegiako literaturan espezializatutako espainiar itzultzailea eta idazlea da. Ilustratzailea eta kantautorea ere bada.[1]

Ana Flecha Marco
Bizitza
JaiotzaLeon, 1986 (37/38 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea

Ibilbidea aldatu

Leonen jaio zen 1986an. Oso gaztetan izan zuen itzultzaile bokazioa, eta, beraz, ingelesezko, frantsesezko, italierazko eta alemanezko hizkuntza-eskolan matrikulatu zen. 17 urterekin beka bat eman zioten Norvegian ikasteko, eta Flekke herrian, non nazioarteko batxilergoa egiteko zentro bat dagoen, bi urtez ikasi zuen.[2]

Espainiara itzulita, Flecha Interpretazioan eta Itzulpengintzan lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean, eta, gainera, master bat egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.[3] Flekke-ra itzuli zen urtebetez, atzerritarrentzako gaztelania irakasle gisa, batxilergoa egin zuen institutura.[2] Flekketik Bergenera joan zen Norvegiaren gaineko kultura zabaltzen jarraitzeko, eta ondoren Alemanian eta Frantzian ere bizi izan zen.[1]

2015ean, Madrilen jarri zen, eta itzulpengintza eta interpretazioa, idazketa sortzailea eta haurrentzako liburuen ilustrazioak egiten ditu. 2020ko udaberriko konfinamenduak Internet bidez jakintza tradizionalak berraurkitzen lagundu zion, eta gai hori bereziki interesatzen zaio.[4]

2017an, Extremadurako María Gallardo andrearekin batera, Ajuar bikotea sortu zuen, musika herrikoia berrinterpretatu eta letra gehienetan patriarkatuari buelta emateko.[5][6]

Hainbat aldizkaritarako idazten du Vasos Comunicantes, Madriz eta SModa.

Itzultzaile gisa, besteak beste, Anna Fise, Jenny Jordahl, Kenneth Moe, Bell hooks eta Rosalind E Krauss itzuli ditu. [7] Gainera, ALITRAL (LIteraria Itzulpenaren Sustapenerako Aliantza Iberoamerikarra), Itzultzaileen Harrobia delakoan parte hartzen du, Hispanoamerikako herrialdeetan itzulpena sustatzeko asmoz.[8]

Lanak aldatu

Jatorrizko lana aldatu

Obra kolektiboetan agertzen diren kontakizunez gain:

  • 2016. Mancha. Argitaratzailea Bombas para Desayunar. ISBN: 978-84-60855-58-3
  • 2018. Piso compartido. Argitaratzailea Bombas para Desayunar. ISBN: 978-84-09051-15-1
  • 2019. Dos novelitas nórdicas. Argitaratzailea Mr. Griffin. ISBN: 978–84–948087–6–0
  • 2020. La niña búho y el fantástico viaje en balde. Argitaratzailea Menos Lobos & Eolas. ISBN: 9978–84–18079–75–7
  • 2021. Piso conpartido. Argitaratzailea Mrs. Danvers. ISBN: 978-84-122604-1-0

Ilustrazioak aldatu

  • 20 buenísimas razones para no leer nunca más, Pierre Ménard-ena (Palmira Feixas-en itzulpena)

Diskografia Ajuarrekin aldatu

Bandcamp-en argitaratua.[2]

  • 2017. Cancionero
  • 2019. Ajuar

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu