Ana Milagros Estrada Ugarte (Lima, 1976ko azaroaren 20aibidem, 2024ko apirilaren 21a[1]) perutar psikologo eta aktibista izan zen, heriotzarako eskubidearen alde borrokatu zena[2].

Ana Estrada

(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAna Milagros Estrada Ugarte
JaiotzaLima1976ko azaroaren 20a
Herrialdea Peru
HeriotzaLima2024ko apirilaren 21a (47 urte)
Heriotza moduaeutanasia
Hezkuntza
HeziketaPontifical Catholic University of Peru (en) Itzuli : Psikologia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, aktibista eta blogaria
anabuscalamuertedigna.wordpress.com

Bizitza aldatu

Ana Estrada Liman jaio zen 1976ko azaroaren 20an. 12 urte zituela, polimiositisa diagnostikatu zioten. Hala ere, Peruko Unibertsitate Katolikoan ikasi zuen eta gero psikologo lanetan aritu zen[2]. 20 urterekin, gurpil-aulkian ibiltzen hasi zen[3].

2015ean bere egoera konplikatu egin zen, eta pneumoniarengatik Rebagliati ospitaleko zainketa intentsiboetan ingresatu zuten, non sei hilabete eman zituen[4]. Eztarriko muskuluak huts egin zioten, eta trakeotomia eta gastrostomia egin behar izan zizkioten. Gainera, egunero hogei ordu baino gehiago ematen zituen ohean etzanda, eta depresio larri bat izan zuen[2][3].

2019an, eutanasia egiteko baimena eskatu zion Peruko Estatuari[4]. Urtarrilean, Ana busca la muerte digna bloga sortu zuen, eta irailean kanpaina bati ekin zion Change.org bidez[5]. Eutanasia Peruko Zigor Kodeko 112. artikuluan «giza hilketa» gisa tipifikatutako delitua da, eta hiru urte arteko kartzelarekin zigortzen da[6]. Herriaren Defentsa Erakundeak bakarrik lagundu zion[7]. 2020ko otsailean, organo autonomoak babes-ekintza bat aurkeztu zuen Limako Justizia Auzitegi Nagusian, Osasun Aseguru Sozialaren (EsSalud), Osasun Ministerioaren eta Justizia eta Giza Eskubideen Ministerioaren aurka, Estrada duintasunez hil zedin[6][8].

2021eko urtarrilean, bideokonferentzia bidez agertu zen Limako Auzitegi Nagusiko 11. Konstituzio Epaitegian[9]. Kasuaren garrantzia zela eta, Jorge Ramírez Niño de Guzmán epaileak esan zuen ahalik eta gehiena luzatuko zuela epaia emateko epea[10].

2021eko otsailaren 25ean, Konstituzio Epaitegiak adierazi zuen Zigor Kodearen 112. artikulua ez zela aplikatuko Estrada Ugarteren kasuan, eta Justizia Ministerioari, Osasun Ministerioari eta Osasun Aseguru Sozialari erabakia errespetatzeko agindu zien[11].

2023ko maiatzean, Limako 7. Konstituzio Epaitegiak Osasun Aseguru Sozialari isuna jarri zion bigarren aldiz, Estradaren eutanasia-protokoloa ez aurkezteagatik[12]. Dokumentazio hori egin ondoren, Estradak protokoloari buruzko oharrak egin zituen, eta Osasun Aseguru Sozialak onartu zituen 2024ko urtarrilean[13].

Prentsa-ohar baten bidez, Josefina Miró Quesada abokatuak jakinarazi zuen Estrada 2024ko apirilaren 21ean hil zela, 47 urte zituela, eutanasia-prozedura batean[14].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Ubillus, Lizbeth. «Ana Estrada accedió a eutanasia y falleció tras años de lucha por muerte digna» La República 2024-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «¿Quién es Ana Estrada y por qué busca el derecho a una muerte digna?» Perú 21 2021-02-25 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  3. a b (Gaztelaniaz) «La historia que divide a Perú: Ana Estrada, la mujer que desesperadamente busca ayuda para morir» Infobae 2019-12-30 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  4. a b (Gaztelaniaz) Chavez, Adriana. «Ana Estrada y su lucha por acceder a una muerte asistida en el Perú» RPP 2019-10-16 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  5. (Gaztelaniaz) Pighi Bel, Pierina. «"La búsqueda de la eutanasia me ha dado una razón para vivir": la mujer que logró que la Justicia de Perú le reconozca su derecho a la muerte asistida» BBC News 2020-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  6. a b (Gaztelaniaz) Garay, Shirley. «Defensoría presentó acción de amparo a favor del derecho de Ana Estrada a una muerte digna» RPP 2020-02-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  7. (Gaztelaniaz) Ayma, Diego. «Defensoría del Pueblo asumirá la defensa de Ana Estrada ante los tribunales para acceder a muerte asistida» RPP 2019-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  8. (Gaztelaniaz) «Defensoría presenta amparo en defensa del derecho de Ana Estrada a una muerte digna» Agencia Andina 2020-02-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  9. (Gaztelaniaz) Cisneros, Sileña. «Ana Estrada alegó ante el Poder Judicial su derecho a morir con dignidad» Perú 21 2021-01-08 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  10. (Gaztelaniaz) Valdivia, Ángela. «Hoy Ana Estrada defendió su derecho a una muerte digna» La República 2021-01-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  11. (Gaztelaniaz) «Poder Judicial concede eutanasia para Ana Estrada» La Ley - El Ángulo Legal de la Noticia 2021-02-25 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  12. (Gaztelaniaz) Saavedra, Narda. «Multan a EsSalud por no realizar trámites para que se le otorgue muerte digna a Ana Estrada» La República 2023-05-08 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  13. (Gaztelaniaz) Rojas, Jean Pierre. «Enfermedad de Ana Estrada: EsSalud acata observaciones al protocolo para aplicar la eutanasia» La República 2024-01-21 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  14. (Gaztelaniaz) Mc Cubbin, Ricardo. «Murió Ana Estrada, la primera peruana en acceder a la eutanasia tras una valiente batalla por el derecho a la muerte digna» Infobae 2024-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).

Kanpo estekak aldatu