Amy Sequenzia estatubatuar poeta, blogari eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea da.

Amy Sequenzia
Bizitza
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta disability rights activist (en) Itzuli

Bizitza aldatu

Autista izateaz gain, epilepsia, garuneko paralisia, dispraxia[1] eta insomnioa ditu[2]. Ez du ahoz hitz egiten[1].

Blog bat dauka Autism Women's Network sarean[3]. Gainera, poesia idazten du[4].

Autistic Self Advocacy Network eta Florida Alliance for Assistive Services and Technology erakundeetako kidea da[5][6]. Neuroaniztasunaren eta autisten eskubideen aldeko mugimenduetan parte hartzen du eta autismoaren eredu medikoa kritikatzen du[1][7]. Pertsona autistak «sendatzeko» saiakeren aurka dago, autismoa nortasunaren parte banaezina dela uste baitu[8].

Ez du «autismoa duen pertsona» esamoldea erabiltzen eta ingelesez «autista» hitza letra larriz idazten du, identitatea baita[7].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) Zurcher, Ariane. «An Interview With Amy Sequenzia, a Non-Speaking Autistic Writer and Poet» Huffington Post 2012-11-09 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  2. (Ingelesez) Sequenzia, Amy. «My Uncooperative Body» Autism Women's Network 2013-10-28 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-10-06) (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  3. (Ingelesez) Sequenzia, Amy. «Amy Sequenzia» Autism Women's Network jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-02-11) (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  4. (Ingelesez) Sequenzia, Amy. «My Voice, My Life : A Poem by Amy Sequenzia» Ollibean jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 1998-11-30) (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  5. (Ingelesez) «Leadership» Autistic Self Advocacy Network jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-04-11) (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  6. (Ingelesez) «BoardMembers» Florida Alliance for Assistive Services and Technology jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 1998-11-30) (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  7. a b (Ingelesez) Parker, Sydney. «Autism: does ABA therapy open society's doors to children, or impose conformity?» The Guardian 2015-03-20 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  8. (Ingelesez) Perry, David M. «Fix the charity that wants to ‘fix’ autism» Aljazeera America 2015-10-09 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-04) (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).

Kanpo estekak aldatu