Amos Oz (hebreeraz: עמוס עוז‎; Jerusalem, 1939ko maiatzaren 4a - Tel Aviv, 2018ko abenduaren 28a), Amos Klausner jaioa, idazle eta kazetari israeldarra izan zen. Be'er Shevako (Israel) Ben-Gurion unibertsitatean literatura irakaslea izan zen. Ezaguna da Estatu bien konponbideari emandako babesagatik.

Amos Oz

(2005)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmos Klausner
JaiotzaJerusalem1939ko maiatzaren 4a
Herrialdea Israel
Lehen hizkuntzahebreera
HeriotzaPetah Tikva2018ko abenduaren 28a (79 urte)
Hobiratze lekuaKibbutz Hulda Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaYehuda Arieh Klausner
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaJerusalemgo Unibertsitate Hebrearra
Gymnasia Rehavia (en) Itzuli
Hizkuntzakhebreera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, kazetaria, eleberrigilea, itzultzailea, saiakeragilea, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea, haur literatura idazlea, poeta eta idazlea
Enplegatzailea(k)Ben-Gurion University of the Negev (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakSherwood Anderson
KidetzaZientziaren eta Arteen Europar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoakontakizun laburra
eleberria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakSei Eguneko Gerra
Yom Kippurreko Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
Alderdi politikoa Meretz (en) Itzuli

IMDB: nm0654672 Allocine: 184320 Allmovie: p197325 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Amos Klausner Jerusalemen jaio zen poloniar jatorriko familia sionista batean. Bere aita literatura eta historian lizentziaduna zen Vilniuseko unibertsitatean (gaur egungo Lituanian) eta Jerusalemen liburu-denda batean lan egiten zuen. Bere ama Poloniako nekazari-familia batekoa zen, baina 1934ean Haifara heldu ziren. Bere aitaren familia, gehienbat, joera eskuindarreko familia sionista zen. Horregatik, nahiz eta erlijiotik nahiko aldenduak izan, semea ikastetxe erlijioso batean sartu zuten, joera laborista-sozialistako eskoletan ez sartzearren.

Hamabi urte zituela, bere amak bere buruaz beste egin zuen. Hamabost urterekin sionismo laboristara gerturatu eta kibbutz batean sartu zen. Bere familiagandik urrundu zen eta abizena aldatu zuen, Oz abizena hartuz (hitz horrek indarra edo sendotasuna esan nahi du hebreeraz). Kibbutzeko bizimodua jarraitu zuen 1986ra arte; urte horretan bizimodu gogor hori utzi zuen bere semeak asma zuelako.

Judu israeldar gehienak bezala, ejertzitoan parte hartu zuen, batez ere Sei Eguneko Gerran eta Yom Kippur Gerran. Hala ere, Zisjordania eta Gazako okupazioak salatu ditu behin baino gehiagotan, eta bakearen aldeko taldea (Bakea Orain izenekoa) sortu zuen 1978an. Talde horrek estatu palestinarra sortzearen alde egiten du, 1967ko mugak aintzat hartuz.

Ezker antisionista eta eskuina kritikatu zituen, lehenengoari bere buruaz lotsatuta egotea eta bigarrenari bakea bilatzeko ahaleginik ez egitea leporatuta. Urteetan Israelgo Alderdi Laboristaren jarraitzaile izan zen (bereziki Shimon Peresen aldian), baina 1990eko hamarkadan alderdia utzi eta ezkerreko Meretz alderdira igaro zen. 2006ko Libanoko Gerra hasieran Israelgo gobernua babestu zuen konkistarako barik bere burua defendatzeko egindako gerra zela esanez. Hala ere, gobernuak gero eta jarrera bortitzagoa zuenez, jarrera kritikoa hartu zuen.

Idazlan batzuk aldatu

Ez fikziozkoak aldatu

  • Israelgo lurrean
  • Israel, Palestina eta Bakea: Idazlanak
  • Maitasun eta iluntasunezko istorioa
  • Nola sendatu fanatiko bat

Fikziozkoak aldatu

  • Beste edonon, beharbada
  • Ura ukitu, haizea ukitu
  • Bake perfektua
  • Kutxa beltza
  • Pantera bat sotoan
  • Itsaso bera
  • Zeruko isiltasuna
  • Judas

Lan euskaratuak aldatu

2013 urtean Miel Angel Elustondo Etxeberriak euskaratu zuen Kutxa beltza(1987) eleberriaren pasarte batzuk Armiarmarako. 2016an, Donostia kultur hiriburutzaren Txekhov vs Shakespeare proiektuan, gatazkak hizpide hartuta zenbait, idazleen arteko gutun trukeak jasotzen zuen liburuaren hitzaurrea berea da eta euskaratua dago. [1].

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Sarasola, Ainhoa .- Amos Oz. Gatazkari lotutako hitzak, Berria egunkarian, 2018ko abenduaren 29an, 24 orr., eta abenduaren 28an [1]

Kanpo estekak aldatu

  • Amos Oz-en Kutxa beltza elaberriaren pasarte euskaratua Armiarnan, euskarari ekarriak atalean [2]
  • (Ingelesez)(Hebreeraz) Egilearen fitxa Ben Gurion Unibertsitatean, non literatura irakaslea izan zen [3]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amos Oz