Ammon[1] (hebreeraz: עַמּוֹן‎, estandar Ammon tiberieraz ʻAmmôn, "herria"; arabieraz: عمّون‎, ʻAmmūn), baita ere ammondar[2] edo Ammonen seme-alabak, Itun Zaharreko herria da, egungo Jordanian Jordan ibaiaren ekialdean, Galaad eta Itsaso Hila artean bizi zena.[3]. Bertoko hiri nagusia Rabbah edo Rabbath Ammon zuen izena, egungo Amman dena. Bibliaren arabera (Erregeak 1 11:05-33 eta Erregeak 2 23:13) bere jainko nagusiak Milkom eta Molek zuten izena eta litekeena da jainko bakarra izatea.

Ammongo Erresuma
K. a. X. mendea – K. a. 332
Monarkia
Eskualdea k. a. 830 inguru. Ammon laranjaz
Geografia
HiriburuaRabbath Ammon (Amman)
Kultura
Hizkuntza(k)Ammonera, Moabera
ErlijioaMilkomita
Historia
Aurrekoa
Aramear
Ondorengoa
Mazedoniar Inperioa
Artikulu hau semitar herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ammon (argipena)».

Israeldarrekiko gerrak ia etengabeak izan zirelarik, Jefte, David, Juda eta Makabearrek menderatu zituzten[4].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu