Ammavaru (kannadaz ಅಮ್ಮಾವರು) hinduismoko sinesmen baten arabera, denboren hasiera baino lehen existitu zen jainkosa bat izan zen, arrautza kosmikoa jarri zuena, nondik tri-murtiko hiru jainkoak, Brahma sortzailea, Vishnu kontserbatzailea eta Shiva suntsitzailea jaio ziren.

"Amma" hitzak, ama esan nahi du.

Urtero, Ammavarungan sinesten duten India hegoaldeko emakumeek, jainkosaren omenezko erritual bat egiten dute. Arrozez beteriko metalezko ontzi bat erabiltzen da jainkosaren gorputza irudikatzeko. Ontzi hau, sari tradizional batekin janzten da. Ontziaren ahoan, margotutako koko bat, jainkosaren burua sinbolizatzeko erabiltzen da. Batzuetan, beste tresna batzuk erabiltzen dira jainkosaren begiak, belarriak eta sudurra sinbolizatzeko.

Kanpo estekak aldatu