Ametsus Emakume Elkartea

Ametsus Emakumeen Elkartea Okondon (Araba) sortu zen 1991n.

Ametsus Emakume Elkartea
Kokapena

Ibilbidea aldatu

Ametsus Emakumeen Elkartea 1991n sortu zen herriko emakumeen jabekuntza eta parte hartzea bultzatzeko eta emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko.[1]

Elkartea sortu zenetik ikastaroak, tailerrak eta irteerak antolatu dituzte: eskulanak, emakumeen eskubideei buruzko hitzaldiak, betiere emakumeen beharretara egokituta eta beraientzako espazioa erraztuz.[2]

Sare lanari dagokionez, Okondo Berdintasunaren Alde Foroan hartzen dute parte. Era berean, martxoaren 8ko eta azaroaren 25eko kanpainetan kolaboratzen dute.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «DE MUJERES AMETSUTS» www.euskadi.eus 2011-10-21 (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  2. «Ametsuts emakume elkartearen 29. urteurrena ospatu dute - Aiaraldea.eus» aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  3. «AZAROAK 25, INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA OKONDON» www.okondokoudala.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).

Kanpo loturak aldatu