Amets (musika taldea)

Gasteizko euskal pop musika taldea

Amets, Gasteizen sortutako pop musika taldea izan zen, 1969an sortu eta 1981ean desegin zena[1].

Amets
Datuak
JatorriaGasteiz, Araba
Musika motapop
Urteak1969 - 1981
Taldekideak
Enrike Ruiz de Gordoa
Sabin Salaberri
Xabier Galdos
Gaspar Ruiz de Gordoa
Juanjo Leza
Xabier Castillo "Xeberri"
Musikasten: amets

Ibilbidea aldatu

1968. urtean Araba Abesbatza sortu zen euskaraz abesteko asmoarekin. Aedoak musika taldeko kideak ere baziren abesbatza hartan. Urtebete beranduago abesbatzako bost kidek abesti modernoak euskaraz abesteko Amets taldea sortu zuten. Raimon kantautorearen Al vent abestia euskaratu zuten eta orduan erabaki zuten Amets izena aukeratzea. Berehala kontzertu ugari ematen hasi ziren, aipagarrienak 1971n Gasteizko Guridi Antzokian emandakoa eta Bilboko Coliseo Albian emandakoa izan ziren[2].

1972an taldearen izena daraman disko laburra atera zuten, lau abestiz osaturik zegoena. 1975ean atera zuten disko luze bakarra, Gizona[3].

1994an Elkar diskoetxeak Amets taldearen abesti bilduma atera zuen.

Diskografia aldatu

  • Amets (1972, Herri Gogoa / Edigsa)
  • Gizona (1975, Herri Gogoa / Edigsa)
  • Orain dela 25 urte (1994, Elkar)

Erreferentziak aldatu

  1. «Amets» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
  2. (Gaztelaniaz) Armentia, Iñaki. (2019-02-04). «Amets: conocemos la historia del primer grupo euskaldun de canción moderna» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
  3. «Gizona» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).

Kanpo estekak aldatu