Amerizio

Zenbaki atomikoa 95 duen elementu kimiko artifizial eta erradioaktiboa, aktinidoen seriekoa. Transuranidoen multzokoa da.

Amerizioa elementu kimiko sintetiko bat da, Am ikurra eta 95 zenbaki atomikoa dituena. Elementu metaliko erradioaktibo hau 1944an sintetizatu zen lehen aldiz, plutonioa neutroiekin bonbardatuz, eta aurkitu zen laugarren elementu transuranidoa da. Amerikatik datorkio izena, europioarena Europatik datorren bezala.

Amerizioa
95 PlutonioaAmerizioaKurioa
   
 
95
Am
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaAmerizioa, Am, 95
Serie kimikoaaktinidoak
Taldea, periodoa, orbitala-, 7, f
Masa atomikoa(243) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Rn] 5f7 7s2
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 32, 25, 8, 2
Propietate fisikoak
Egoera? solidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 12 g/L
Urtze-puntua1.449 K
(1.176 °C, 2.149 °F)
Irakite-puntua2.880 K
(2.607 °C, 4.725 °F)
Urtze-entalpia14,39 kJ·mol−1
Irakite-entalpia62,7 kJ·mol−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 1.239 1-356
Propietate atomikoak
Kristal-egiturahexagonala
Oxidazio-zenbakia(k)6, 5, 4, 3
(oxido anfoterikoa)
Elektronegatibotasuna1,3 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 578 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)175 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 10
Isotopo egonkorrenak
Amerizioaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
241Am Sintetikoa 432,2 u SF - -
α 5,638 237Np
242mAm Sintetikoa 141 u IT 0,049 -
α 5,637 238Np
SF - -
243Am Sintetikoa 7.370 u SF - -
α 5,438 239Np

Ezaugarri nagusiak aldatu

Amerizio puruak lustre zilarkara eta zuria dauka. Giro-tenperaturan apurka-apurka ugertzen da aire lehorrean. Plutonioa edo neptunioa baino zilarkaragoa da eta itxura batean neptunioa edo uranioa baino moldakorragoa. 241Am isotopoaren alfa desintegrazioa radioarena baino hiru aldiz handiagoa da. Aski dira amerizio gramo gutxi batzuk gamma izpi indartsuak igortzeko, elementua eskuetan darabilen edonori esposizio-arazo larriak eraginez.

Amerizioa fisionagarria da; 241Am isotopoarekin osatutako esfera islagabe baten masa kritikoa 60 kilogramo ingurukoa da. Arma nuklearretarako osagai gisa erabiltzen ez bada, plutonioaren edo uranioaren masa kritikoa errazago ekoizten delako da.

Kanpo estekak aldatu