Ameriketako Estatu Batuetako bandera1777koekainaren 14an erabakitakoa da. Urtero egun horretan banderaren eguna ospatzen dute bertakoek. Bandera 13 errenkadaz osatuta dago, txandaka gorriak eta zuriak direlarik. Horrez gain, goi-eskuinaldeko ertzean, barruan 50 izar zuri dituen koadro urdina ere badu. 50 izarrek nazioa osatzen duten estatuetako bakoitza adierazten dute, eta 13 errenkadek, ordea, jatorriko kolonietako bakoitza.