Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegia

Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegia edota Kongresuaren Liburutegia (ingelesez: Library of Congress) Estatu Batuetako hiriburua den Washington Hirian kokatzen den liburutegi bat da.

Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegia
Library of Congress
Thomas Jefferson eraikinaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Barruti federalKolunbiako Barrutia
Ameriketako Estatu Batuetako hiri Washington
Koordenatuak38°53′19″N 77°00′17″W / 38.8886°N 77.0047°W / 38.8886; -77.0047
Map
Historia eta erabilera
Burning of the Library of Congress 1814ko abuztuaren 24a
ZuzendariaCarla Hayden (en) Itzuli
Arkitektura
Objetu kopurua171.636.507 item (en) Itzuli, 164.403.119 item (en) Itzuli, 168.291.624 item (en) Itzuli, 24.600.488 izenburu eta 170.118.152 item (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Edukia aldatu

Bertan dauden 138 milioi agiri baino gehiagok mundu osoko liburutegi handienetako batean bilakatzen dute. Berez liburutegi hau honako hiru eraikinetan banatuta dago: Thomas Jefferson eraikina, John Adams eraikina eta James Madison eraikina. Kongresuaren Liburutegiko bildumak 470 hizkuntza ezberdinetan idatzitako 30 milioi liburu ditu, 61 milioi eskuizkribu baino gehiago eta liburu arraro eta baliotsuez osatutako bilduma handiena ere bai, azken honen barnean egoera onean eta gaur egun arte iritsi zaizkigun Gutenbergen Bibliaren azken lau kopiak daude, bai eta Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapenaren zirriborro bat ere.

Bestalde, Estatu Batuetako gobernuaren milioi bat argitalpen baino gehiago gordetzen ditu, azken hiru mendeetako munduko alde ezberdinetako egunkarien milioi bat zenbaki baino gehiago, 500.000 mikrofilm erroilo, 6.000 komiki zenbaki, mundu osoko lege agiri bilduma handiena, filmak, 5 milioi mapa inguru, musikalanen partiturak, 2,7 milioi soinu grabaketa, 13,7 milioi irudi eta argazki kopiak. Adibidez, bertan dagoen agiri zaharrena K. a. 2040. urteko harrizko taulatxo bat da. Gainera, artelan, arkitektura marrazki eta irudiak nahiz Stradivarius Betts eta Stradivarius Cassavettiren musika tresna baliotsuak ere barne hartzen ditu.

Iruditegia aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegia