Maajerura Amenemhat edo Amenemhat IV.a, Egiptoko XII. dinastiako zazpigarren faraoia izan zen, Egiptoko Inperio Ertainean. K.a. 1807/K.a. 1806tik K.a. 1798/K.a. 1798/K.a. 1797 arte gobernatu zuen, Jürgen von Beckerathen arabera.

Amenemhat IV.a

Faraoi

K.a. 1806 - K.a. 1798
Amenemhat III.a - Neferusobek
Bizitza
JaiotzaK.a. XIX. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
Egiptoko Inperio Ertaina
HeriotzaK.a. 1798 ( urte)
Hobiratze lekuaMazghuna
Familia
AitaAmenemhat III.a
AmaHetepti
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEgiptoko XII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Maajerura deitua Abidoseko Errege Zerrendan eta Saqqarakoan. Turineko Errege Kanonaren arabera, Amenemhat IV.aren erregealdiak, 9 urte 3 hilabete eta 27 egun iraun zuen. Manetonek aipatzen duen Ammenemes baldin bada, zortzi urteko erregealdia izan zuen, Sexto Julio Afrikanoren arabera Jurgi Sintzeloren bertsioan.

Inperio ertaineko faraoi baten estatua zatia

Biografia aldatu

Bere erregealdiko lehen urtean, bere aurreko faraoia izan zen Amenemhat III.aren elkargobernari bezala aritu zen, Nubiako harkaitz batetako grabatu baten arabera. Bere erregealdi laburra, nahiko baketsu eta lasaia izan zen. Zenbait espedizio erregistratu ziren, Serabit el-Jadimeko meatzeetara, Sinain bere erregealdian datatuak daudenak.

Amenemhat, gizonezko oinordekorik gabe hil zen, eta, bere oinordekoa, bere arrebaorde edo izeba zen Neferusobek izan zen. 1500 urte inguruan, Egipto gobernatu zuen lehen emakumea izan zelarik. Amenemhat IV.a, Neferusobeken senarra izan zitekeen, baina hipotesi hau gaur egun justifika dezakeen ebidentzia historikorik ez dago.

Bere garaiko testigutzak aldatu

Eraikinak aldatu

 
Mazghunako hegoaldeko piramidearen hondarrak

Medinet Madiko tenplua amaitu zuen. Zahi Hawassen arabera, "Medinet Madiko tenplua, orainditik osorik mantentzen den Egiptoko Inperio Ertaineko tenplu bakarra da". Tenpluaren oinarriak, eraikin administratiboak, bizilekuak eta aletegiak, espedizio arkeologiko egiptoar batek lurpetik atera zituen 2006an.

Amenemhat IV.aren piramidea eta hil multzoa, Mazghunan.

Amenemhat IV.ak, beharbada Qasr el-Saghan, El Fayumetik iparrekialdera tenplu bat ere eraiki zuen.

Idazkunak aldatu

Amenemhat III.aren tronu izena eta Amenemhat IV.aren horusen izena duen eskarabeo bat. UC11332 (Petrie Museoa)


Aurrekoa
Amenemhat III.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XII. dinastia
Ondorengoa
Neferusobek
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amenemhat IV.a