Amalie Dideriksen

txirrindulari danimarkarra

Amalie Dideriksen (1996ko maiatzaren 24a - ) Danimarkako txirrindularia da.[1]

Amalie Dideriksen

Bizitza
JaiotzaKastrup (en) Itzuli1996ko maiatzaren 24a (27 urte)
Herrialdea Danimarka
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Pisua62 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

2015ean debutatu zuen profesionaletan Boels Dolmansen, munduko emakumezkoen txirrindulari talde onenetako batean, 2014ko eta 2015eko Ibilbideko Gazte Mailako Munduko Txapelketa irabazita.

Elite mailan profesional gisa lehen urtetik nabarmendu da. Bigarren geratu zen 2015eko Belgikako Itzuliko sailkapen nagusian (etapa garaipen batekin). Baina bere garaipenik handiena 2016ko Munduko Txapelketako errepideko proban lortutako urrezko domina izan zen, faborito nagusiari, Kirsten Wild. Holandarrari, esprintean irabaziz. Hurrengo urtean, Munduko Txapelketan ezin izan zuen titulua berretsi, brontzezko domina lortu zuen arren.

Ibilbidea edo Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako bi Olinpiar Jokotan parte hartu zuen, Tokio 2020an zilarrezko domina bat lortuz, madison lasterketan, eta bosgarren Rio de Janeiron, omnium proban.

Hiru domina irabazi zituen Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, 2018 eta 2019 urteetan, eta lau domina Pistako Txirrindularitzako Europako Txapelketan, 2015 eta 2021 artean.

Errepidean hiru domina lortu zituen Ibilbideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, 2016 eta 2018. urteen artean

Erreferentziak aldatu

  1. «Track Cycling - Amalie Dideriksen (Denmark)» www.the-sports.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-11).

Kanpo estekak aldatu