Amaiur bat urtero

euskarazko liburua

Amaiur bat urtero liburua 2022.urtean kaleratu zuen Jon Alonsok.[1] Egitura aldetik nobela beltzarena du baina umore beltz dosi handiarekin. Eleberria (H)ilbeltzak eta Amaiur 1522-2022 elkarteak plazaratu zuten. Amaiurko gazteluko guduaren 500. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldien baitan kokatzen da liburu hau, urtea horretan zehar egindako bertze ekimenekin batera. Azala eta barneko ilustrazioak Joseba Larretxe Berazadik egin zituen. [2]

Amaiur bat urtero
Jatorria
Egilea(k)Jon Alonso
Argitaratze-data2022
IzenburuaAmaiur bat urtero
Argitaletxea(H)ilbeltza eta Gaztelu-Maya Elkartea
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiaAmaiurko gazteluaren setioa

Argumentua aldatu

Maitaleen desira eta ustekabeko heriotza bat dira Jon Alonsoren nobela berri hau azkartzen dutenak. Film handi bat egiten ari dira Baztanen. Amodiozko istorio gartsu bat da, orain dela 500 urte setiatua izandako Amaiurko gazteluan, Nafarroako erresuma menderatzeko gerran. Maitaleen desira eta ustekabeko heriotza bat dira Jon Alonsoren nobela berri hau azkartzen dutenak. Zinema giroaren xarma beti erakargarria gertatzen da kontakizun literarioan: fikzioaren ondoko errealitatea intrigaz pizten da, aktoreak bi bider bihurtzen dira protagonistak, arazo bitxiez konplikatzen da produkzioa.

Lan taldeko pertsonaia desberdinek egiten dute kontakizuna, bakoitzak hilketaren ingurukoak azalduz eta grabatzen ari diren filmaren bidez 500 urteko gertakariak nolakoak izanen liratekeen kontatuz. Nolabait, perspektibismoa erabiliz eraiki da eleberria.

Pertsonaia nagusiak aldatu

  • Fernando Sos edo "Pernan Zotz" uhinaren puntan dagoen aktore ezaguna. Bere aurreko filman, Botijoa erdi beterik dago, goardia zibil baten papera egin zuen.
  • Leon Urkiaga: maldan behera dagoen aktorea. Garai batean, arazo politikoen ondorioz, preso egon zen.
  • Eba Goiena: oso modan dagoen aktore euskalduna.
  • Johanes Goñi "Ozpinki": gidoilaria eta euskara aditua, beti zehaztasunen bila. Garai batean, arazo politikoen ondorioz, preso egon zen.
  • Nere Azpiazu: Filmearen hariak benetan erabiltzen dituen zuzendari-ondokoa.
  • Naroa Iturri, filmaren zuzendaria.
  • Ramon Ezkai: enpresari usteldua, filmaren ekoizle nagusia.
  • Manzanares inspektorea: frankismoaren nostaldikoa den polizia.

Eleberri kritikoa aldatu

Umorearen erabileraz Alonsok gizartearen elementu ugari kritikatzen du: zinema-munduaren faltsukeria eta divismoa, enpresarien ustelkeria, sinboloen erabilera interesatua, Nafarroako egoera politikoa... Azken hau oso adierazten da izenburuarekin eta Manzares inspektoreak dionarekin: "Baldomero Esparterok esan zuen ezen, Espainaren onurarako, Bartzelona berrogeita hamar urtean behin bonbardatu behar dela; ber arrazoiengatik, hemen beharrezko da Amaiur bat urtero".[3] Aipuak, nolabait, Altsasu auzia burura dakarkigu.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu