Amager Danimarkako uharte garrantzitsueneako bat da. Azaleraz txikia den arren (95 km² baino ez) herrialdeko laugarren populatuena da (171.210 biztanle), izan ere bertan baitaude Kopenhageko metropoli eremuko barruti batzuk. Danimarkako Hiriburu Eskualdearen barnean dago eta hiru udalerri ditu; Kopenhage bera, Tårnby eta Dragør.

Amager

Amager Stranpark hondartza.
Geografia
KokapenaItsaso Baltikoa
Azalera2.984 km2
Politika
Herrialdea Danimarka
EskualdeaDanimarkako Hiriburu Eskualdea
UdalerriakKopenhage, Tårnby eta Dragør.
Hiri populatuenaKopenhage
Hiri populatuenaren biztanleria1.950.522 bizt.
Gizartea
Biztanleria171.210
Dentsitatea1796.6 bizt./km²

Historia aldatu

Amager aspaldidanik populatua izan da. 1521 urtean Kristian II.a Danimarkakoak Herbehereetako nekazariak ekarri zituen, lurra landu eta Danimarkako Gortea eta Kopenhage bera hornitzeko.

XIX mendean Kopenhage uhartean zabaltzen hasi zen eta 1902an okupaturiko lurrak Kopenhage beraren menpe gelditu ziren. Gaur egun Islands Brygge, Kastrup, Amagerbro, Sundby eta Ørestad barrutiak metropoli eremuari dagozkio. Kopenhageko nazioarteko aireportua Kastrupen dago. Honetaz gain Tårnby eta Dragør herriak ere badaude Amagerren.

70. hamarkadan Amager zabortegi gisa erabili zen eta Lorteøen (Zaborraren uhartea) ezizena hartu zuen.

 
Amager, satelite ikuspegia. Goian Kopenhage ageri da.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Kalvebod Fælled: Garai batean eremu militarra zen baina orain Natur Erreserba bihurtua dago.
  • Amagerstrand: Uhartearen ekialdean dagoen hondartza artifiziala da, kirol kaia eta itsasaldeko paseo eta guzti egina.
  • Amager Bio: Zinema, kontzertu eta kultur ekitaldietarako eraikina.

Garraioa aldatu

Kopenhageko Nazioarteko Aireportua (NAGE: CPH - NAZE: EKCH) bertan dago. Suedia eta Danimarka elkartzen dituen Øresund zubia ere bertatik hasten da. Kopenhage hiriburuareki elkartzen dituen beste zubi batzuk ere badaude, eta Kopenhageko metroa ere iristen da Amagerrera.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu