Amadis de Gaula Erdi Aroko gaztelerazko literatura fantastikoaren maisulana eta zalduntza liburu deritzenen artean ospetsuena da. Genero honek onarpen handia izan zuen XVI. mendean Iberiar Penintsulan.

Amadis de Gaula
Jatorria
Egilea(k)Garci Rodríguez de Montalvo (en) Itzuli eta Henrike Gaztelakoa, Senataria
Argitaratze-data1508
IzenburuaAmadís de Gaula
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoaZalduntza liburua
Hizkuntzagaztelania
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa
kronologia
Amadis de Gaula Las sergas de Esplandián eta Addition to the fourth book of the history of Amadis de Gaula (en) Itzuli

Argitalpena eta egiletza aldatu

 
Lehen edizioa. 1508. Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean hartutako argazkia.

XV. mendearen amaieran Garci Rodriguez de Montalvok bere behin betiko bertsioa izango zena prestatu zuen, honen edizio ezagunik antzinakoena Zaragozan 1508an eginikoa delarik Los cuatro libros del virtuoso caballero Amadís de Gaula izenarekin, baina askoz lehenagoko lan bat da, hiru liburutan XIV. mendetik existitzen zena, Pedro Lopez de Ayala kantzilerraren eta honen garaikidea izan zen Pero Ferrusen lanetan agertzen den bezala. Montalvok berak lehen hiru liburuak zuzendu izana eta laugarrenaren egilea izatea aitortzen du.

Egiletza portugaldar jatorriko egile ezberdinei ematen zaie: adibidez, Gomes Eanes Zurararen Crónica portugaldarrak, 1454an idatzia, lan honen egile bezala Vasco de Lobeira delako bat aipatzen du, zaldun bezala Aljubarrotako guduan armatua izan zena (1385). Beste iturri batzuk egilea Joao de Lobeira delako bat izan zela diote, eta ez Vasco de Lobeira trobadorea, eta aurreko lan baten berritze bat dela, ziur asko XIV. mendearen hasierakoa. Baina ez da ezagutzen jatorrizko portugesezko testuaren hasierako bertsiorik. Berriki, oraindik gutxiengo batek defendatzen duen iritzi baten arabera, egiletza Henrike Gaztela eta Leongoari eman zaio, bere aitaren aldetik zuen arreba eta Eduardo I.a Ingalaterrakoa erregearen emaztea zen Leonor Gaztelakoaren Ingalaterrako gortean eman zuen denboraldi luzean oinarrituz. XIII. mendean Galesen (Cadfan), Ingalaterran (Lewes eta Evesham) eta Italian Beneventon eta Tagliacozzon parte hartu zuen gudu handiak dirudienez Amadis de Gaulako gudu eta gerra asko inspiratu zituen. Bera propio Brian de Monjaste infantearen pertsonaian pertsonifikatzen dela dirudi, Espainiako erregea den Ladasanen semea, ustez bere aita Fernando III.a Gaztelakoa Santua.

Edonola dela ere, kontua Amadis de Gaularen bertsio oso eta ezagun bakarra Garci Rodriguez de Montalvoren berritzea dela da, lau liburutan banatua, arrakasta handia izan zuena, baita Europa mailan ere. Hain da hala, Montalvok berak esplotatzea pentsatu zuela eta jarraipen bat idaztea, Las sergas de Esplandián izenekoa, zikloko bosgarren liburua dena. Beranduago, Ruy Paez de Riberak seigarren liburu batekin jarraitu zuen zikloa, Florisando izenekoa, protagonista bezala Amadisen iloba bat duena. Feliciano de Silvak, liburu arrakastatsuak jarraitzen espezialista zena (Bigarren Celestina bat ere idatzi zuen) ez zuen aipaturiko jarraipena kontutan hartu eta Las sergas de Esplandián bere Lisuarte de Grecia lanean jarraitu zuen, zikloko zazpigarrena dena (1514). Juan Diazek 1525ean Florisandoren jarraipen bat argitaratu zuen zikloko zortzigarren liburu bezala, hau ere Lisuarte de Grecia izenekoa, Feliciano de Silvaren izen bereko liburua alde batera utziz, baina honek berean jarraitu zuen eta bere Lisuarte de Grecia jarraitu zuen Amadis de Greciarekin (1530), zikloko bederatzigarren liburua, ondoren hamargarrena izan zen Florisel de Niquearekin (1532) jarraitu zuena, eta hamaikagarrena izan zen Rogel de Greciarekin (1535). Pedro de Lujanek Rogel de Grecia amadistar zikloko hamabigarren liburua izan zen Silves de la Selvan jarraitu zuen (1546), baina Silvak, itxuraz generoaren monopolioa izatea nahi zuena, Lujanen lana alde batera utzi zuen eta Rogel de Grecia Cuarta Parte de don Florisel de Niquearekin (1551) jarraitu zuen, gaztelerazko zikloko hamahirugarren eta azken liburua.

Zikloa italieraz beste hamahirugarren liburu batekin jarraitua izan zen, Esferamundi de Grecia izenekoa, Mambrino Roseok idatzia, 1558 eta 1565 bitartean idatzitako sei liburutan Silves de la Selvaren abenturak jarraitu zituena. Lan hauei buruz ez da gaztelerazko bertsiorik ezagutzen. Amadistar zikloko zati bezala Penalva izeneko egile ezagunik gabeko lan portugaldar bat ere aipatu da, lan honen existentzia soila zalantzan jartzen delarik.

Istorioa aldatu

Amadis de Gaula, lurperatutako kutxa batean aurkitua izan zela aipatzen duen sarrera baten ondoren, Perion Gaulakoa erregearen eta Elisena Bretainiakoa printzesaren arteko ezkutuko maitasun harremanaren istorioarekin hasten da, harreman honen ondorioz txalupa batean utzi zuten ume bat jaio zelarik. Ume hau Gandales zaldunak hazten du eta bere jatorriari buruz bila hasten da abentura fantastikoen artean, Urganda aztiak babestua, Ezezaguna deitua sekula ez baita aurpegi eta itxura berarekin agertzen, eta Arcalaus azti sorginak jazarria dena. Maitale leialen arku sorgindua zeharkatzen du Uharte irmoaren erdian, Endriago munstro izugarria garaitzen du, non bere anaia Galaor ezagutzen duen, eta abentura arriskutsu ugaritatik pasatzen da bere Oriana maiteagatik, Lisuarte Bretainia Handiakoa erregearen alaba zena.

Jatorrizko lana (Montalvok eginiko aldaketen aurretik) tragikoki amaitzen da, Arturotar Zikloko lan guztiak bezala. Jatorrizkoa (berregina) jarraian azaltzen den bezala amaitzen da: Lisuartek, aholkulari diruzaleek gaizki aholkatua, Amadis bere ondotik botatzen du, desafiatu egiten du eta Oriana heroiaren etsai batekin ezkontzen saiatzen da. Oriana Amadisek salbatzen du eta beronek Insula Firme uhartera daroa. Lisuartek gerra deklaratzen dio Amadisi Galaorrekin (Amadistaz bekaizti) eta Esplandianekin lagunduta. Guduren batzuen ondoren Galaorrek Amadis desafiatzen du eta honek hil egiten du. Lisuartek ere desafiatu zuen eta Amadisek hau ere hil egin zuen. Hirugarren desafio batean Esplandian eta Amadisek borrokatzen dute, lehenak bigarrena hilez. Oriana, leiho batetik guduari begira ari dena, Amadisen heriotza ikusi ondoren bere burua lurrera botatzen du eta hil egiten da. Urganda agertzen da eta Esplandiani honen gurasoei buruzko egia esaten dio.

Montalvoren bertsioak batez ere amaiera hau aldatzen du, laugarren liburu osoa iraunarazten duena. Pertsonaien amaiera ezberdina da. Lisuarte eta Amadis adiskidetu egiten dira, Esplandianen nortasuna hain tragikoa ez den beste modu batean ezagutzen da eta Galaor guduan ere ez da agertzen (gaixo dago). Lana amaitzeko berau bapatean amaiarazten duen ihesbide bat erabiltzen da. Lisuarte sorgindua da eta Amadis gobernatzen aritu behar da. Istorioak Las sergas de Esplandiánen jarraitzen du.

Lanak Amadisekin senidetuta dauden beste zaldun ausart batzuen balentriak ere kontatzen ditu, honen anaia Galaor, bere anaiorde Florestan eta bere lehengusu Agrajes de Escociarenak kasu.

Estiloa aldatu

Estiloari dagokionez, Juan de Valdes exigenteak laudoriotu zuen, batzuetan asko jeisten zuela eta beste batzuetan gehiegi goratzen zuela uste zuen arren. Sintaxiaren latinizazio apur bategatik bereizten da, aditza esaldiaren amaieran jartzen duena latindar eran, eta izaera honetako beste ezaugarri batzuk, orainaldiko partizipioaren erabilera kasu, XV. mendeko eskola alegoriko-danteskoaren lengoaiara hurbiltzen duena, askoz argi eta lauagoa den arren. Edonola ere, lehen hiru liburuen, jatorrizko egilearen estiloaren zati handi bat garbi daroana, oso dotorea eta xehetua gertaeretan, eta Garci Rodriguez de Montalvori ematen zaion testuaren estiloaren artean ezberdindu behar da, azken hau askoz irudimen eta dizdira gutxiagokoa. Lehen hiru zatiek XIII. mendeko mundua isladatzen dute, Garci Rodriguez de Montalvoren mundua XVI. mendearen hasiera den bitartean, eta hori argi eta garbi nabaritzen da Medina del Campoko erregidorearen estilo trinko eta apur bat pedantean.

Eleberrian oinarritutako operak aldatu

Kanpo estekak aldatu