Nekosta arrunt

Altzifre arrunt» orritik birbideratua)

Nekosta arrunta edo altzifre arrunta (Cupressus sempervirens) Cupressus generoko zuhaitz espezie bat da, jatorria Asian duena, baina Ipar Hemisferio osoan etxekotu dena, batez ere Mediterraneoaren arroan.

Nekosta arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaCupressaceae
GeneroaCupressus
Espeziea Cupressus sempervirens
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakCupressus sempervirens seed (en) Itzuli

Sempervirens terminoa latinetik eratorria da eta "beti berde" esan nahi du.

Ezaugarriak aldatu

Hosto iraunkorreko zuhaitz hau 30 m garai izatera irits daiteke. Forma konikoa du. Adar txikiak, marroixkak eta ezkatadunak ditu; hostoak ere ezkata-itxurakoak eta berde ilunak; pinaburuak, berriz, txikiak eta biribilak. Nekosta arruntetan ere badira bi forma:

  • pyramidalis, itxuraz lantza-puntaren antzekoa eta tamainaz 25-30 m luzea eta adar asko eta enborraren aldera bilduak dituena, eta
  • horizontalis, adar gutxiago, sakabanatuak eta zabalera hedatuak dituena, eta tamainaz ere bestea baino txikiagoa dena.

500-700 urte bizi daiteke, eta 1.000 urteko zuhaitzak ere badira.[1]

Zurtoina – Azala aldatu

Nekostaren enborra zuzena, lodia eta grisa izaten da. Zura oso usaintsua da.

Loreak aldatu

Kono arrak oso txikiak, oboideak eta horiak dira, eta gehienbat adaxken puntetan sortzen dira, multzoka. Kono emeak arre-grisak dira, eta talde txikitan edo bakanka sortzen dira.

Fruituak aldatu

 
Fruituak (konoak) eta hostoak

Udaberrian loratzen da nekosta; eta fruitua, hurrengo urteko udazkenean heltzen. Fruitua estrobiloa da.

Habitata aldatu

Ekialde Hurbilekoa da berez, baina artifizialki ugaldu dituzte espezie apaingarri gisa (hilerrietan); eta, batzuetan, basogintzako birpopulaketetarako erabiltzen dituzte, ia beti beste espezie batzuekin batera, zona lehorretan. Nekostak edo altzifreak azkar hazten dira, eta oso bizitza luzea izan dezakete.

Erabilera aldatu

Hazkunde azkarrekoak direnez, oso egokiak dira haizetik babesteko hesiak egiteko. Erretxinan aberatsak izateak suteetatik babesten ditu nekostak, eta behar duten ura xurgatzeko laguntzen die. Hori dela eta, alderdi lehorretan bizi daitezke, eta aproposak dira eremu oso lehorrak oihaneztatzeko. Lorategiak edo parkeak apaintzeko erabiltzen da. Egurra oso aromatikoa du, eta ia ustelezina; horregatik, oso estimatua da zurgintzan, ebanisterian... Garai batzuetan, erretxina lurrontzietan erretzen zen, eta olioa helburu terapeutikoekin erabiltzen.

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.