Altarf edo Al Tarf (β Cnc / β Cancri / 17 Cancri) Cancer konstelazioko izarrik dizdiratsuena da 3,50eko itxurazko magnitudearekin. Bere izena arabieratik dator, eta "muturra" esan nahi du, karramarroaren hanketako batean dagoelarik.

Al Tarf, β Cancri

Al Tarf, behean eskubian
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Cancer
Igoera zuzena 08h 16m 30.9206s[1]
Deklinazioa +09° 11′ 07.961″[1]
Itxurazko magnitudea (V)3.536 [1]
Ezaugarriak
Mota espektralaK4III [1]
U−B kolore indizea-1.77 [1]
B−V kolore indizea-1.48 [1]
Aldakor mota?
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)22.94 [1] km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: -46.80 [1] mas/u
Dec.: −48.65 [1] mas/u
Paralajea (π)11.23 ± 0.97[1] mas
Distantzia290 ± 30 au
(89 ± 8 pc)
Magnitude absolutua (MV)-1.21
Zehaztasunak
Erradioa48 ± 4 R
Argitasuna660 L
Gainazaleko grabitatea (log g)1.51
Tenperatura4,039 K
Metaltasuna-0.12
Biratze abiadura (v sin i)8[1] km/s
Beste izendapenak
Altarf, Al Tarf, Tarf, 17 Cancri, HR 3249, HD 69267, BD+09°1917, FK5 312, HIP 40526, SAO 116569, GC 11254, ADS 6704, CCDM 08165+0911
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

Altarf erraldoi laranja bat da, K4III espektro motakoa, eta gure Eguzki-sistematik 290 argi-urteko distantziara dagoena. Bere argitasuna gure eguzkiarena baino 660 aldiz handiagoa da, eta gure eguzkiarena baino 50 aldiz handiagoa den erradio bat du, Merkurio eta Eguzkiaren artean dagoen distantziaren %65aren baliokidea. Izar erraldoien artean argitsuenen artean dago, Kochab (β Ursae Minoris), Etamin (γ Draconis) eta Alfa Lyncisen pareko ezaugarriekin. Bere bizitza hiru eguzki masako izar bat izaten hasi zuen, eta gaur egun, bere izar eboluzioaren azken etapetan, ziuraski bere barneko helioa karbonoan eta oxigenoan fusionatzen ari da. Altarfen berezitasun bat bariozko izar "arin" bat izatea da, bere bario ugaritasuna gure eguzkiarena baino sei aldiz handiagoa delarik. Izar mota hauetan barioa, aurretik eboluzionatu zuen eta gaur egun nano zuri bat den izar batetik dator; Altarfen kasuan, baina, azken hau oraindik ez da aurkitua izan.

Edonola ere, badirudi Altarfek baduela 14 magnitudeko kide ahul bat, bisualki 29 arku segundora. Ziuraski nano gorri bat da, izar nagusitik 2600 unitate astronomikoko distantziara dagoena gutxienez. Espazioan duten pareko mugimenduagatik benetako kideak direla adierazten du.

Altarf ez da oso antzeko izena duen Alterfekin (λ Leonis) nahastu behar.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h i j k SIMBAD query result: NSV 3973 -- Variable Star. Centre de Données astronomiques de Strasbourg.

Kanpo estekak aldatu