Altai[1] (altaieraz: Алтай тууларAltay tuular; kazakheraz: Алтай тауларыAltay tawları; errusieraz: Алтайские горыtranslit.: Altajskije gory; txinera tradizionalez: 阿爾泰山脈; txinera sinplifikatuz: 阿尔泰山脉, Xiao'erjing: اَعَرتَىْ شًامَىْ; dunganeraz: Артэ Шанмэ; mantxueraz: ᠠᠯᠲᠠᠢ ᠶᠢᠨ ᠨᠢᠷᠤᠭᠤAltai-yin niruɣu) Erdialdeko Asiako mendikatea da, Errusia, Txina, Mongolia eta Kazakhstan artean kokaturik. Mendietan Irtish, Obi eta Jenisei ibaiek dute ahoa. Bere mugak Ipar-mendebaldeko 52º iparrean, ekialdeko 84º - 90º ekialdean (non Saian mendiak hasten diren), eta hego-ekialdean Gobi basamortuan daude.

Altai (mendiak)
Datu orokorrak
Mendirik altuenaBelukha
Garaiera4.506 m
Motageologia komunik gabeko mendi sistema
Luzera2.000 km
Zabalera600 km
Geografia
Map
Koordenatuak49°N 89°E / 49°N 89°E / 49; 89
Leku geografikoaAltai
Geologia
Material nagusiaArroka metamorfiko
GaraiaPaleozoiko
Artikulu hau mendikateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Altai».

Alitau edo Altai turkieraz "Urrezko mendiak" esan nahi du. Mendikateak Ek-tagh izena ere badu. Bere ezaugarri naturalak direla eta, UNESCOk bere natura-erreserbak Gizateriaren Ondare izendatu zituen, Altaiko Urrezko Mendiak izeneko multzoan.[2]

Geografia aldatu

Geografikoki mendiak hiru eskualdetan banatuta daude:

  • Altai errusiarra edo Altai Handia
  • Altai mongoliarra
  • Gobi-Altai

Hona hemen mendikatearen mendi nagusiak:

Izena Garaiera (m.) Eskualdea
Belukha 4.506 Altai errusiarra
Chüiten-Gipfel 4.374 Altai mongoliarra
Khouji Feng 4.356 Altai errusiarra
Mönkh Khairkhan Uul 4.204 Altai mongoliarra
Tsast Uul 4.193 Altai mongoliarra
Tsambagaraw Uul 4.165 Altai mongoliarra
Sutai Uul 4.090 Altai mongoliarra
Freundschafts-Gipfel 4.082 Altai mongoliarra
Ich Bogd Uul 3.957 Gobi-Altai

Ekologia aldatu

UNESCOk 16.175 km² azalera duen eskualdea Gizateriaren ondare izendatu zuen: 'Altai mendi urrekarak' (Altai eta Kutun erreserbak, Teletskoje aintzira, Belukha mendia eta Ukok goi-lautadak osatuta). Hantxe daude elur-lehoinabarra eta argali ugaztun arraroak.

2003ko irailaren 27an 7,3 graduko lurrikarak hegoaldeko Chuya arroa suntsitu zuen.

Ikus, gainera aldatu

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).
  2. (Ingelesez) UNESCO. Golden Mountains of Altai. .

Kanpo estekak aldatu