Alonso Ertzilla Zuñiga[1] (Madril, 1533ko abuztuak 7Ocaña, 1594ko azaroak 29) espainiar poeta izan zen, euskal jatorrikoa. Haren lanik ezagunena La Araucana poema epikoa da.

Alonso Ertzilla

Bizitza
JaiotzaMadril1533ko abuztuaren 7a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1594ko azaroaren 29a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, poeta eta idazlea
Genero artistikoaolerkigintza
narraziozko poesia

Bizitza aldatu

Gurasoak, Orti Gartzia Ertzillako eta Leonor Zuñiga, Bermeokoak zituen. Filipe II.a Espainiakoaren zerbitzari izan zen, eta haren laguntzaile joan zen Ingalaterrara eta Flandriara egin zituen bidaietan. Bohemiako erregeen zerbitzuan jarri zen ondoren. 1555-1563 urteetan Txileko konkistan parte hartu zuen. Handik itzultzean, María de Bazán emakume aberatsarekin ezkondu zen.

Txileko konkista gai hartuta, La Araucana poema epiko ospetsua ondu zuen, hiru zatitan, 1569tik 1589ra bitarteko urteetan. Araukaniarrak eta beren buruzagi Kaupolikan, konkistatzaileen kontra adore handia erakutsi zutenak, dira poema horretako benetako protagonista, obra Filipe II.a erregeari eskainia bada ere.

Kanpo estekak aldatu

  • Joseba Aurkenerena: Alonso Ertzilla eta araukanoak. [1]

Monumentuak eta kalea aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alonso Ertzilla