Almandozko tunela

Nafarroa Garaiko tunela

Almandozko tunela Nafarroako Belate mendatearen iparraldeko maldan dagoen tunel bat da, Baztango Almandoz herriaren lursailetan, hortik bere izena. Belateko tunela hurbil du, maldan gora eta hegoaldean. Bertatik  N-121-A  errepidea igarotzen da.

Almandozko tunela
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBaztan
Koordenatuak43°04′N 1°37′W / 43.07°N 1.61°W / 43.07; -1.61
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1997ko azaroaren 29a
Arkitektura
Dimentsioak1.220 (luzera) m

Historia aldatu

1993an eraikitzen hasi eta 1997ko azaroaren 29an inauguratu zen[1], Belateko tunela eta Belateko errepide berriarekin batera. Honek 21 kilometroko luzeera du, bide zaharrak baino 5 kilometro gutxiago eta kasik osotasunean berria, errepide zaharreko 4 kilometro besterik ez baitzituzten aprobetxatu. Obren ondorioz 18 minutuz arindu ziren Iruñea eta Baztan-Bidasoaren edo eta Ultzamaren arteko bidaiak.

Eraikuntza lanek 11.454 milioi pezetako gastua suposatu zuten. Horietatik 3.900 Europar Batasunak ordaindu zituen eta gainontzekoak Nafarroako Gobernuak.

Belateko tunelak 1.220 metroko luzera du.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Joan Karlos Espainiakoak Belateko tunela eta Gerindako parke eolikoa inauguratu ditu. 2007ko azaroaren 29a. El Pais.com (Gaztelaniaz)
  2. [http://www.ikasbil.eus/c/document_library/get_file?uuid=40b98bf0-434b-4981-be61-ec18e03601b2&groupId=10138 «"Belateko tunelak zabalik" artikulua-(Mugairen hasten baita Belateko malda unitate didaktikoa. Ikasbil)»] (pdf) Egunkaria 1997ko azaroak 29.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu