Allen Jones (Southampton, 1937ko irailaren 1a) britainiar pintorea da.

Allen Jones
Bizitza
JaiotzaSouthampton1937ko irailaren 1a (86 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaMiddlesex University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, diseinatzailea, artista grafikoa, grabatzailea, marrazkilaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta artista bisuala
Lantokia(k)New York eta Londres
Lan nabarmenak
KidetzaRoyal Academy of Arts
MugimenduaPop Artea
Genero artistikoafigure (en) Itzuli
arte abstraktua
Allen Jonesen eskultura.

Pintura- eta grabatu-ikasketak egin zituen Londresen. Gaztetan, Parisera egindako bidaia batean, txundituta geratu zen Delaunayren obrarekin. Bestalde, Ingalaterrako pop mugimenduarekin lotura du, eta bere lanetan Nietzsche, Freud eta Jungen filosofiaren eragina sumatzen da. 1963an, Parisko Prix des Jeunes Artistes saria irabazi zuen. Pintatzeaz gainera, hainbat liburu ere idatzi izan ditu. 1968an Figures liburua argitaratu zuen, eta, gero, Proyects eta Waitress. 1970eko hamarkadan, hainbat ikuskizunetarako dekoratuak eta jantziak egin zituen. Liverpooleko Walker Art Galleryk Allen Jonesen bizitzaren erakusketa antolatu zuen 1979an. Erakusketa hori Londresko Serpentine Galleryn, Baden-Badenen eta Bielefelden ere erakutsi zuten gero. Royal Academyko kide aukeratu zuten 1986an.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Allen Jones