Alicia Markova (Lilian Alicia Marks jaioa; Londres, 1910eko abenduaren 1a - 2004ko abenduaren 2a) britainiar dantzaria izan zen.

Alicia Markova

Bizitza
JaiotzaLondres1910eko abenduaren 1a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaBath2004ko abenduaren 2a (94 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria, koreografoa, ballet teacher (en) Itzuli, dantzaria, pedagogoa eta errealizadorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0548627 IBDB: 111826
Find a Grave: 10173696 Edit the value on Wikidata

Oso gazterik egin zuen debuta, hamalau urterekin, Diaghileven Ballet Errusiarrekin (1925-1929); baina lehenengo arrakasta George Balanchineren eskutik iritsi zitzaion, Urretxindorra balletarekin (1926). Diaghilev hil eta Ballet Errusiarrak desegin zirenean, Rambert Balletean eta Londresko Vic-Wellsen (1931-1935) jardun zuen, azken horretan prima ballerina gisa. Bera izan zen Giselle eta Beltxargen aintzira dantzatu zituen lehenengo dantzari ingelesa. 1935. urtean bere dantza-konpainia sortu zuen, Anton Dolinekin batera, Markova-Dolin Ballet taldea. Handik hamar urtera, London Festival Ballet izena hartu zuen. Markova errepertorio erromantikoko dantzari gisa nabarmendu zen; mugimenduen arintasuna, adierazpen samurra eta interpretaziorako grazia zituen ezaugarri nagusiak. Haren lanen artean aipagarriak dira, besteak beste, Beltxargen aintzira, Silfideak, Intxaur kraskailua, Pas de quatre eta abar, baina, zalantzarik gabe, Giselleren paperak eman zion XX. mendeko dantzari onenetakoaren ospea. Giselle interpretatzen hasi eta handik zortzi urtera Giselle eta neu izeneko liburua eman zuen argitara (1960). 1963. urtean amaitu zuen bere karrera dantzari gisa, baina, harrezkero, New Yorkeko Metropolitan Opera Ballet taldearen zuzendari izan zen (1963-1969). 1986. urtean Markova Remembers autobiografia eman zuen argitara.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alicia Markova