Alice Clark (historialaria)

historialari britainiarra

Alice Whitcomb Clark edo Alice Clark (Street, Somerset; 1874ko abuztuak 1Ibidem, 1934ko maiatzak 11) historialari eta feminista britaniarra zen.[1][2]

Alice Clark (historialaria)
Bizitza
JaiotzaStreet (en) Itzuli1874ko abuztuaren 1a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaStreet (en) Itzuli1934ko maiatzaren 11 (59 urte)
Familia
AitaWilliam Clark
AmaHelen Bright Clark
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics
(1912 - 1919) doktoretza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
KidetzaNational Union of Women's Suffrage Societies (en) Itzuli

Find a Grave: 98171314 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Alice William Stephens Clark larrugile eta enpresariaren (1839 - 1925) eta Helen Priestman Bright sufragistaren (1840 - 1927) alaba zen. Denera sei anai-arreba ziren:[3][4] John (1867 - 1933) eta Roger (1871 - 1961), enpresaburuak;[5] Esther (1873 - 1935), idazkaria; Alice bera; Margaret (1878 - 1962), botanikari eta aktibista;[6][7] eta Hilda (1881 - 1955), ahizpa gazteena, mediku eta humanitarioa.[8] Clark familia Adiskideen Erlijiozko Elkartearen parte zen (kuakeroak).

XIX. mende hasieran, Cyrus Clarkek (1801–1866; Alicen osaba zaharra) larrugintzan ezaguna bilakatu ostean, egun mantentzen den Clarks edo C. & J. Clark International Limited enpresa sortu zuen bere neba gaztearekin (James, Alicen aitona), zapatak, botak eta tapizak fabrikatu eta saltzeko. Hala, Clark familia, zapatari-familia bilakatu zen.[9][10] Alicek gaztetatik parte hartu zuen familia-konpainian, gaztaroan zapatagintzako prozesu arinenak ikasi zituen (goi-puntadak ematea, esaterako) eta pixkanaka prozesu astunagoetan aditu zen, 1904rako enpresako administratzaile bezala aritzen zelarik.[11]

1909an, Clark-ek tuberkulosia pairatu zuen, erietxe batean ingresatu zutelarik. Baina bere ahizpa gazteak, Hildak, tratatu ostean hobetu zen.[12]

1915ean I. Mundu Gerra hasi zenean, Londresera joan zen emagintza ikastera eta laster berriro gaixotu zen.[12] Austrian Kuakeroen laguntza eman zuten gosetea jasaten zutenen artean.[13]

1934ko maiatzaren 11an hil zen.[8]

Idazlana aldatu

  • 1919 - Working life of women in the seventeenth century (Emakumeen lan-bizitza hamazapigarren mendean). London, Routledge.[14]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Science, London School of Economics and Political. «Alice Clark and Alice Paul» London School of Economics and Political Science (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  2. (Ingelesez) Berg, Maxine. (1992-05). «The first women economic historians» The Economic History Review 45 (2): 308–329.  doi:10.1111/j.1468-0289.1992.tb01303.x. ISSN 0013-0117. (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  3. Matthew, H. C. G., ed. (2004-09-23). «The Oxford Dictionary of National Biography» The Oxford Dictionary of National Biography (Oxford University Press)  doi:10.1093/ref:odnb/46819.. (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  4. (Ingelesez) tan, Debora. (2014-11-06). «Index of Clark Family Members» Alfred Gillett Trust (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  5. Palmer, Mark. (2013). Clarks: made to last ; the story of Britain's best-known shoe firm. Profile Books ISBN 978-1-84668-520-0. (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  6. «Gillett, Margaret Clark (1878-1962) on JSTOR» plants.jstor.org  doi:10.5555/al.ap.person.bm000002964. (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  7. (Ingelesez) «MCG Digitisation Project» Alfred Gillett Trust 2017-10-18 (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  8. a b (Ingelesez) «Alice Whitcomb Clark (1874-1934) - Find a Grave...» www.findagrave.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  9. «Our Story | Clarks» www.clarks.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  10. (Ingelesez) «History of Clarks» Alfred Gillett Trust 2013-12-03 (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  11. «Alice Clark – a suffragist from LSE» LSE History 2018-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  12. a b (Ingelesez) Holton, Sandra Stanley. (1996). Suffrage Days: Stories from the Women's Suffrage Movement. Psychology Press ISBN 978-0-415-10942-0. (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  13. (Ingelesez) «Quakers and World War I» Quakers (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  14. Clark, Alice. (1919). Working life of women in the seventeenth century. London, Routledge (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).

Kanpo estekak aldatu