Alfred von Tirpitz (Küstrin, Brandenburgo, gaur egungo Alemania, 1849ko martxoaren 19a - Ebenhausen, Munichetik hurbil, Alemania, 1930eko martxoaren 6a) alemaniar almirantea izan zen.

Alfred von Tirpitz


Weimar Errepublikako Reichstagko kidea


Prusiako Loren Ganberako kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlfred Peter Friedrich Tirpitz
JaiotzaKostrzyn nad Odrą1849ko martxoaren 19a
Herrialdea Alemania
HeriotzaSchäftlarn1930eko martxoaren 6a (80 urte)
Hobiratze lekuaMunich Waldfriedhof (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta itsas ofiziala
Lantokia(k)Berlin
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraImperial German Navy (en) Itzuli
GraduaAdmiral (en) Itzuli
Großadmiral (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakFrantzia-Prusia Gerra
Lehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa German National People's Party (en) Itzuli
German Fatherland Party (en) Itzuli

IMDB: nm0903120 Find a Grave: 21282 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1892-1896 bitartean Alemaniako Itsas Armadako buru eta 1897-1916 Itsas ministro izan zen. Alemaniako gerrako ontzidi modernoa sortu zuen, Britainia Handiko itsas armada guztiz indartsuari aurre egiteko gai zena. Lehen Mundu Gerran, Gilen II.a enperadoreak aliatuei aurrez aurre erasotzea debekatu zion, eta urpeko ontzietara mugatu behar izan zuen alemaniarren ekina. 1916an kargua utzi zuen, Gobernuko zibilek haren asmoak onartzen ez zituztelako, eta 1917an Alemaniar Herriaren Alderdi Ultranazionalista eta Pangermanista sortu zuen. Diputatu izan zen 1924-1928 bitartean.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred von Tirpitz