Alfred Ernst Rosenberg (Tallinn, Estonia, 1893ko urtarrilaren 12a - Nurenberg, 1946ko urriaren 16a) alemaniar politikari nazia izan zen. Volkischer Beobachter aldizkariko erredaktore izan zen 1921. urtetik aurrera, eta diputatu 1930. urteaz geroztik. Der Mythus des 20. Jahrhunderts (XX. mendeko mitoa) obra kaleratu zuen 1930ean, nazismoaren arrazakeriaren aldeko lan teorikoa. Alderdi Naziko Kanpo Arazoetarako saileko buruzagi egin zuten 1933an; Bigarren Mundu Gerraren hasieran juduen mende zeuden bilduma partikularrak, liburutegi publikoak eta museoak hustu eta lapurtu zituen. Ekialdeko Lurralde Okupatuetako ministro egin zuten 1941. urtean, eta jende asko eraman zuen beharturik Ukrainara lurralde hura alemaniar bihurtzeko asmoz. 1945. urtean atxilotu zuten, eta heriotza-zigorra ezarri zion Nurenbergeko epaitegiak.

Alfred Rosenberg


Weimar Errepublikako Reichstagko kidea



Alemania Naziko Reichstagko kidea

Bizitza
JaiotzaTallinn1893ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Weimarko Errepublika
 Hirugarren Reicha
HeriotzaNurenberg1946ko urriaren 16a (53 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Familia
Ezkontidea(k)Hilda Leesmann (en) Itzuli
Hedwig Kramer (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRigako Unibertsitate Teknikoa
Bauman Moscow State Technical University (en) Itzuli
Letoniako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailazientzietan doktorea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, arkitektoa, politikaria, idazlea, filosofoa, irakaslea, administrator (en) Itzuli, iritzi-kazetaria eta Nazi (en) Itzuli
Lantokia(k)Berlin
Jasotako sariak
KidetzaThule Elkartea
Militant League for German Culture (en) Itzuli
Corps Rubonia (en) Itzuli
GraduaObergruppenführer (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
Neopaganismoa
Alderdi politikoa Alemaniar Langileen Alderdia
Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

IMDB: nm0742169 Find a Grave: 7004 Edit the value on Wikidata

XX. mendeko mitoa, 1930 aldatu

Hona hemen 1930an Rosenbergek idatzi zuen "XX. mendeko mitoa" liburu ospetsuaren zatia bat. Bertan, argi ageria da bere ideologia.

« Gizadiaren doktrina berriak (...) sortu zuen ere (1740 inguruan jada) azken 150 urteetako esaldi politiko eraginkorrena: "Askatasuna, Berdintasuna, Elkartasuna"; eta demokrazia kaotikoa sortu zuen, herrien suntsitzailea. (...).

Humanitarismoaren eta berdintasunaren doktrina aldarrikatzeari esker, judu, beltz eta mulato oro Europako estatu bateko herritar izatera irits daiteke, eskubide guztiekin; gizabanakoarekiko kezka humanitarioari esker, Europako estatuetan luxuzko erakundeak daude gaixotasun sendaezinak dituztenentzat eta eroentzat.

»


Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Rosenberg