Alfonso Otazu

historialari gipuzkoarra

Alfonso Otazu Llana edo Alfonso de Otazu Llana[1] (Donostia, 1949ko abenduaren 26a - Gasteiz, 2022ko abenduaren 28a) euskal herritar historialaria izan zen.

Alfonso Otazu
Bizitza
JaiotzaDonostia1949ko abenduaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz2022ko abenduaren 28a (73 urte)
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria

Biografia aldatu

Donostian jaio zen, familia aristokratiko batean. Zuzenbidea ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean, baina bere zaletasunak Historia ikertzera eta idaztera bideratu zuen. Julio Caro Baroja eta Ramón Caranderen ikaslea izan zen.[2] 1970ean Hacendista navarros en Indias eta 1972an El igualitarismo vasco, mito y realidad argitaratu zituen. Historiako, Genealogiako eta Heraldikako Guatemalako akademiako kidea 1970az geroztik. "Triunfo" aldizkarietako eta "Doctor Camino" taldearen Donostiako historiari buruzko argitalpenetako kolaboratzailea. 1972az geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko artxibo pribatu nagusien indizeak aldian-aldian argitaratzeko asmoa duen ikertzaile-talde bateko kidea izan zen.[1]

Trantsizioaren eta XXI. mende hasieraren arte gizarte- eta kultura-eszenan presentzia handia izan zuen. Javier Solana Espainaiko Kultura ministroak hautatu zuen bere kabineteko aholkulari gisa, eta, Carmen Giménezekin batera, kultura-agente gisa jardun zuen. Horren ondorio izan ziren museotan egindako lanak: Thyssen-Bornemisza Museoaren sortze prozesuetan parte hartu zuen Madrilen, baita Bilboko Guggenheimen eta Malagako Pablo Picassoren museoetan.[3]

Azken urteetan, Valleko kondeari buruz idatzi zuen, El fotógrafo frente a la cámara; modu zehatz eta zorrotzean, Ampuero familia ikertu zuen Los Ampuero, historia de una familia vizcaína liburuan. Kulturako goi-karguetan izandako bere esperientziaz idatzi zuen ere, estatu mailako hiru museoen sorkuntzaren zirrikituak azaleratuz, Testigo de descargo liburuan.

Bere familiaren dokumentazioa (Otazu familiaren artxiboaren zati handiena) dohaintzan eman zuen eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoari.[4][5]

Lanak aldatu

Hauek dira bere ikerketen idazlan batzuk:[6]

  • Los Ampuero, historia de una familia vizcaína [7]
  • 2015. El fotógrafo frente a la cámara y de cerca. Bergara: Bergarako Udala.
  • 1987. Los Rothschild y sus socios españoles (1820-1850). Madril. O. Hs. ISBN 84-404-0194-9 [8]
  • 1982. La burguesía revolucionaria vasca, a finales del siglo XVIII. Donostia. Txertoa. 84-7148-105-7
  • 1978.(elkarlanean). "Brujería y régimen señorial en la Montaña atlántica de Navarra (1600-1620)", en: Antonio Carreira (comp.), Jesús Antonio Cid (bil.), Manuel Gutiérrez Esteve (bil.), Rogelio Rubio Hernández (bil.), Julio Caro Baroja (om.): Homenaje a Julio Caro Baroja. ISBN 84-7476-002-X, 827-842 or.
  • 1972. Euskal Berdintasuna (jatorrizko izenburuaz, El igualitarismo vasco, mito y realidad). Lur argitaletxea. ISBN 9788470990281
  • 1970. Hacendistas navarros en Indias. Gráficas Ellacuría.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Otazu Llana, Alfonso de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  2. Kerexeta, Igor Basterretxea. (2023-01-15). «Agur Alfonso, agur!» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  3. (Gaztelaniaz) Fernández Rozas, José Carlos. (2023). «Muere a los 73 años el historiador Alfonso de Otazu, un intelectual comprometido con la democracia y la cultura (28 diciembre 2023)» El Blog de José Carlos Fernández Rozas (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  4. (Gaztelaniaz) Munita Loinaz, José Antonio; Zubiaga Valdivielso, Jesús. (2021-09-01). Lamazou-Duplan, Véronique ed. «La Fundación Sancho el Sabio de Vitoria: fondos procedentes de los archivos de familia» Les archives familiales dans l’Occident médiéval et moderne : Trésor, arsenal, mémorial (Casa de Velázquez): 165–178. ISBN 978-84-9096-335-7. (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  5. «Otazu funtsa - Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  6. (Gaztelaniaz) «Alfonso Otazu» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  7. Otazu, Alfonso de 1949-2022. (D.L. 2020). Los Ampuero : historia de una familia vizcaína (siglos XV-XXI) / Alfonso de Otazu ; prólogo de José Domingo de Ampuero ; edición a cargo de Igor Basterretxea. [s.n.], ISBN 978-84-09-22197-4. (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
  8. Otazu, Alfonso de 1949-2022. (1987). Los Rothschild y sus socios españoles (1820-1850) / Alfonso de Otazu ; prólogo de Gregorio Marañón y Bertrán de Lis. O. Hs., ISBN 978-84-404-0194-6. (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).

Kanpo estekak aldatu