Alfonso Guerra

politikari espainiarra

Alfonso Guerra González (Sevilla, 1940ko maiatzaren 31 - ) espainiar politikaria da. 1977az geroztik, Espainiako Legebiltzarrean dago, Espainiako Langile Alderdi Sozialistako (PSOE) diputatu eta, 1982 eta 1991 bitartean, Espainiako Gobernuaren lehendakariordea izan zen. Besteak beste, 1988an, Doctor Honoris Causa egin zuten Limako Federico Villarreal Unibertsitate Nazionalean (Perú). 1984an, berriz, Erromako Unibertsitateak Urrezko Domina eman zion eta, 2011n, Andaluziako Seme Kutun izendatu zuten.

Alfonso Guerra

(2011)

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2011ko azaroaren 29a - 2015eko urtarrilaren 14a - Silvia Oñate
Barrutia: Seville (en) Itzuli
Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2008ko martxoaren 25a - 2011ko abenduaren 13a
Barrutia: Seville (en) Itzuli
Hautetsia: 2008ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2004ko martxoaren 24a - 2008ko apirilaren 1a
Barrutia: Seville (en) Itzuli
Hautetsia: 2004ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000ko martxoaren 22a - 2004ko apirilaren 2a
Barrutia: Seville (en) Itzuli
Hautetsia: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996ko martxoaren 14a - 2000ko urtarrilaren 18a
Barrutia: Seville (en) Itzuli
Hautetsia: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993ko ekainaren 22a - 1996ko martxoaren 27a
Barrutia: Seville (en) Itzuli
Hautetsia: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989ko azaroaren 15a - 1993ko ekainaren 29a
Barrutia: Seville (en) Itzuli
Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1986ko uztailaren 9a - 1989ko azaroaren 21a
Barrutia: Seville (en) Itzuli
Hautetsia: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Gobernuaren presidenteordea

1982ko abenduaren 1a - 1991ko urtarrilaren 12a
Juan Antonio García Díez (en) Itzuli - Narcís Serra

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982ko azaroaren 15a - 1986ko uztailaren 15a
Barrutia: Seville (en) Itzuli
Hautetsia: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979ko martxoaren 15a - 1982ko azaroaren 18a
Barrutia: Seville (en) Itzuli
Hautetsia: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko uztailaren 2a - 1979ko martxoaren 23a
Barrutia: Seville (en) Itzuli
Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlfonso Guerra González
JaiotzaSevilla1940ko maiatzaren 30a (83 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta contractor (en) Itzuli
Lantokia(k)Madril eta Sevilla
Enplegatzailea(k)Sevillako Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Biografia aldatu

Alfonso Guerra Sevillan jaio zen 1940ko maiatzaren 31n. Familia umil eta ugari hartan, Ingeniaritza Tekniko Industriala ikasteko aukera izan zuen Sevillako Unibertsitateko Perito Eskolan eta Marrazketako irakasle izan zen han 1975era arte. Gero, Filosofia eta Letratako lizentziatura egin zuen unibertsitate berean.

1960an, Gazte Sozialisten Elkartean sartu zen eta 2 urte geroago, Espainiako Langileen Alderdi Sozialistako kide egin zen, Andaluziako Federazio Sozialistan hain zuzen ere. 1970ean, alderdiaren batzorde exekutiboan sartu zen eta, 1974an, Suresnesen (Frantzian) egin zen PSOEren XXVI.aren kongresuan, Alfonso alderdiaren zuzendaritzan finkatu zen Felipe Gonzalezekin batera. 1975ean, PSOEren Prentsa Idazkari bilakatu zen eta PSOEren XXVII. Kongresuaren antolaketaz arduratu zen, erakundearen idazkari bilakatu zelarik.

1977ko legebiltzarrerako hauteskundeetan diputatu aukeratu zuten eta, 2009an, Demokrazia hasiz gero era jarraian diputatu izandako pertsona bakarra zen. 1982ko abendutik 1991ko urtarrilera arte, Felipe Gonzalezen gobernuko (PSOE) lehendakariorde izan zen. Anaia Juan tartean zuen korrupzio eta eragin trafiko eskandalu batek kargua uztera behartu zuen eta, dimisioaren ondoren, Alfonsoren ideia politikoak PSOEren sektore gerristaren erreflexu izan ziren.

Abril Martorellek bezalaxe, 1978ko Konstituzioaren erredakzioan parte hartu zuen eta, gaur, Diputatuen Kongresuko Konstituzio Batzordeko lehendakaria da.

1982an, PSOEk gehiengo absolutua lortu zuen, 350 diputatutik, PSOEk 202 sartu baitzituen Legebiltzarrean. Faktore ugariren emaitza izan zen garaipen hori:

  • Gobernuan zegoen alderdia, UCD, krisian zegoen
  • Ekonomia ez zebilen ondo eta langabezia eta gizartearen ezinegona nonahi zabaltzen ari zen.
  • Alfonso Gerrari esker, PSOEren antolaketa ezinhobea zen eta Felipe González zen lider eztabaidaezina.
  • ...

Hizlari aparta eta erantzun azkarrekoa, Gerraren ironiak haren agerpen publikoak markatu zituen eta aurkariek demagogiaren maixu zela esaten zuten.

Gaur, Pablo Iglesias Fundazioa eta Sistema Fundazioaren lehendakari da. 2005ean, Abril Martorell Fundazioaren saria jaso zuen, 1978ko Konstituzioan egindako aportazioagatik. Temas aldizakariaren buru ere bada, beste batzuen artean, gaur egungo informazioa eta analisia helburu duen aldizkaria.

Liburuak aldatu

Alfonso Guerrak 2 memoria liburu argitaratu ditu:

Bi liburuak Madrilen argitaratu ziren, Espasa argitaletxearen eskutik.

Hauekin batera, teoria politikoa ere landu du:

  • La democracia herida, Espasa, Madril, 1997.
  • Diccionario de la Izquierda, Planeta, 1998.

Kanpo loturak aldatu