Alfa partikula

konposatu kimiko

Alfa partikulak Helio-4 atomoaren guztiz ionizatutako nukleo atomikoak dira, hau da, elektroirik gabeak. Bi protoik eta bi neutroik osatzen dute Helio-4aren nukleoa eta hortik datorkio masa, 4 uma. Bi protoi daudenez eta elektroirik ez, karga elektrikoa +2qe da eta He2+ moduan idatz daiteke.

Alfa erradiakzioa Helio-4 (4He)aren nukleoak dira eta beraz paper orri batek geldi ditzake. Beta erradiakzioa, elektroiez sortuta, aluminiozko xafla batek eten dezake. Gamma erradiakzioa, berriz, materia dentsoak xurgatu egiten du.

Erreakzio nuklearretan edo desintegrazio erradioaktiboetan gertatu ohi dira, azken honetan beste nukleo batzuk alfa partikulak emitituta elementu arinagoetara transmutatzen direnean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu