Alexandra von Fürstenberg

Alexandra von Fürstenberg (Alexandra Natasha Miller jaioa, lehen Alexandra von Fürstenberg printzesa, 1972ko urriaren 3a) altzarien diseinatzailea eta Diane von Fürstenbergen irudi zuzendaria da, bere amaginarreba ohiaren arropa marka.

Alexandra von Fürstenberg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlexandra Natasha Miller
JaiotzaNew York1972ko urriaren 3a (51 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaRobert Warren Miller
AmaMaría Clara Pesantes
Ezkontidea(k)Alexandre von Fürstenberg  (1995eko urriaren 28a -  2003)
Dax Miller (en) Itzuli  (2015eko uztailaren 7a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaFürstenberg noble family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBrown Unibertsitatea
Parsons The New School for Design
Jarduerak
JarduerakSocialitea

Bizitza goiztiarra aldatu

Robert Warren Miller enpresari estatubatuarraren eta Chantal Pesrantes emazte ekuadortarraren alaba gazteena da. Bi ahizpa ditu, Pia Getty eta Marie-Chantal Greziakoa. Hirukotea The Miller Sisters (Miller Ahizpak) izenarekin ezagutzen da .

Alexandra Miller Hong Kong, Paris eta New York artean hazi zen eta moda eta artearen historia ikasi zuen Parsons School of Design-en eta Brown Unibertsitatean.

Bizitza pertsonala aldatu

1995eko urriaren 18an, New Yorkeko Loiolako San Inazio elizan, Alexander von Fürstenberg printzearekin ezkondu zen, Diane von Fürstenberg moda diseinatzailearen eta Egon von Fürstenberg printzearen seme bakarra eta Clara Agnelliren, Giovanni Agnelli Fiat-en sortzailearen arrebaren, hereniloba izan zen.

Bikoteak bi seme-alaba izan zituen, Talita Natasha printzesa (1999ko maiatzaren 7a) eta Tassilo Egon Maximilian printzea (2001eko abuztuaren 26a). 2002an banandu ziren eta handik gutxira dibortziatu ziren.

Bere ilobaren, Konstantino Alexios Greziakoa printzearen. amabitxia da.

2015eko uztailaren 7an Alexandra Dax Miller diseinatzailearekin ezkondu zen.

Alexandra von Fürstenbergeren zuhaitz genealogikoaren laburpena aldatu

Kanpo estekak aldatu