Alexanderplatz Berlin erdialdeko plaza garrantzitsua da. Bere garaian, Berlin ekialdean kokaturik zegoen plaza.

Alexanderplatz Fernsehturm-etik
Alexanderplatz by the night in 2015

Ezaugarriak aldatu

Plaza hau monumentuz eta eraikin handiz osaturik dago. Hauen artean udaletxea (Rotes Rathaus) eta Berlingo eliza protestantea (Berliner Dom) bereizten dira. Plaza honetan ere, hiriko ikur den telebistako dorrea (Fernsehturm) ikus daiteke. Dorre hau 1960an eraiki zen eta honen goialdean jatetxe panoramiko bat eraiki zuten, bertatik Berlin guztia ikusi daitekeelarik. Alexanderplatz-en, gainera, Munduko orduen erlojua dago, baita Munduko herrien arteko maitasuna adierazten duen monumentua ere. Horrez gain, merkataritza guneak eta mota guztietako jatetxeak daude.

Komunikabideei dagokienez, Alexanderplatz-en metroa, trena, tranbia eta autobus geltokiak daude.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


52°31′18″N 13°24′48″E / 52.52167°N 13.41333°E / 52.52167; 13.41333