Alexander Comstock Kirk
Alexander Comstock Kirk (1888ko azaroaren 26 – 1979ko martxoaren 23) estatubatuar abokatu eta diplomatikoa izan zen. Xaboiak egiten zituen enpresa baten oinordekoa, Yale Unibertsitatean ikasi zuen fisika eta, ondoren, Sciences Pon zientzia-politikoak eta Harvard Unibertsitatean zuzenbidea. 1915ean zerbitzu diplomatikoan sartu zen, Lehen Mundu Gerran Estatu Idazkariaren laguntzaile gisa. Parisko Bake Biltzarrean izan zen, Pekinera bidali aurretik.
Alexander Comstock Kirk | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Chicago, 1888ko azaroaren 26a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Tucson, 1979ko martxoaren 23a (90 urte) | ||
Hobiratze lekua | Erromako hilerri protestantea | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Yale Unibertsitatea Chicagoko Unibertsitatea Harvard Law School (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua eta diplomazialaria | ||
1932an AEBen Erromako enbaxadan kontseilari aritu zen, eta 1938an Moskura eraman zuten, bi enbaxadoreren arteko hutsunea betetzeko. 1939an Berlinen negozio-arduradun izendatu zuten, baina Hugh R. Wilson enbaxadorea erretiratu zutenean Kristal hautsien gauaren aurkako protesta gisa, arduradun gisa geratu zen. Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehen Danzig Hiri Askearen egoeraren inguruan negoziatzen saiatu zen, emaitzarik gabe. Ondoren, Erromara lehenengo eta Kairora ondoren mugitu zuten, non Egiptorako enbaxadore izan zen. Bertan Radio Berlinen arabierazko albistegiak itzultzen zituen, estatu judu bat ezartzeko zailtasunez jakitun. Egipton zegoela Kairoko Konferentziaren antolakuntzan jardun zuen. Tarte horretan Grezia eta Saudi Arabiarako enbaxadore ere izan zen, eta Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean, tarte batez, Italian izan zen enbaxadore.
Erretiratu ostean, Joseph McCarthyk ikerketa abiatu zuen homosexuala izateagatik. Izu lilaren baitan, Carmel Offie eta Charles W. Thayer estatu-idazkaritzako karguak jazarri zituzten, Kirken lagunak izateagatik.