Aleneko Estazio Megalitikoa
Aleneko Estazio Megalitikoa, Arritzabalagan, Bizkaiko aztarnategi megalitiko garrantzitsua da. Orain arte hogeita bat monumentu aurkitu dira, barietate handiaz: tumuluak, trikuharriak, menhirra, egitura bat... Kantabriako Castro Urdiales herritik gertu, hiru herrien lurraldetan dago: Artzentales, Sopuerta eta Turtzioz.
Historiaurreko monumentuak aldatu
Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak. Mendi hauetan abelazkuntzak tradizio luzea izan du eta, jakina denez, aktibitate horrek eraikin megalitikoekin lotura handia du. Egun, oraindik orain, abere asko ikus daiteke. Aurkitutako materialen arabera garai hartan zonalde honetan jarduera handia zegoela baiezta daiteke. Monumentuekin batera harrizko material ugari topatu da eta horiek izan ziren bizilekuen testigu izan daitezke.
Kokapen geografikoa aldatu
Udalerriak: Artzentales, Sopuerta eta Turtzioz. Kantabriako mugan dagoen estazioa da, Aguera, Brazomar eta Barbadun ibaien banalerroetan. Altura nagusia Alen mendia da, 804 m; 600 eta 700 metro arteko tontor batzuk badira. Material geologikoak hareharriz osatuta daude, eta, zenbaitetan, kareharri kretazeoz.
Sailkatutako monumentuak aldatu
Inguru horretan hogeita monumentu aurkitu dira.
Trikuharriak aldatu
Hamar katalogatu dira:
- Arroyuelos II
- Campo Ventoso I
- Campo Ventoso II
- Campo Ventoso IV
- Campo Ventoso VI
- Campo Ventoso VII
- Geretalanbre
- Laherrera III
- Perutxote
- Tres Piquillos
Tumuluak aldatu
Bederatzi dira:
- Arroyuelos I
- Betaio
- Campo Ventoso III
- Campo Ventoso V
- Campo Ventoso VIII
- Geretalanbre 2
- Laherrera I,
- Laherrera II
- Latrabe.
Menhir aldatu
Bakarra da:
- Ilso Perutxote
Egitura aldatu
Lausez egindakoa da:
- Perutxote
Egoera legala aldatu
Estazio megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2009ko martxoaren 6an.[1]