Alejo Alberdi

musikari donostiarra, Derribos Arias eta beste talde batzuetakoa

Alejo Alberdi (Donostia, 1960[1]), musikari donostiarra da, gitarrajolea eta musika ekoizlea, Madrilen kokatua.

Alejo Alberdi
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1960 (63/64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaMadril
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta disko-ekoizlea
KidetzaDerribos Arias

Ibilbidea aldatu

Donostian La Banda Sin Futuro taldean hasi zen 1970eko hamarkadaren amaieran, Ingalaterran egonaldi bat egin ondoren musikan interesatu zelarik, eta Ignacio Gasca Poch La Bandako liderra ezagutu zuelarik[1]. Pochek irakatsi zion musika jotzen, eta bere ondorengo ibilbidearen mentoretzat du[2].

La Banda Sin Futuro desegin zen 1982an, eta Poch eta Alberdi Madrilen kokatu ziren beste musika proiektu bat aurrera ateratzeko: Derribos Arias.

1990eko hamarkadan, Donostiako Aventuras de Kirlian taldearen lehen diskoa ekoiztu zuen[2].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Rural, Álvaro Corazón. «Alejo Alberdi: «Estoy harto de la expresión “movida madrileña”; la explosión fue en todas partes»» Jot Down Cultural Magazine (Noiz kontsultatua: 2020-12-20).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Alejo Alberdi: «Ni graciosos ni vanguardistas, estuvimos en tierra de nadie»» El Diario Vasco 2015-12-13 (Noiz kontsultatua: 2020-12-20).