Aldamioa bata bestearen gainean jarritako plataformaz osaturiko aldi baterako eraikuntza da, eraikuntza-leku batean nahiz konponketa lanetan langileen pasabidea eta materialen garraioa ahalbidetzen dituena. Burdina, altzairu, aluminio nahiz zurezko pieza aurrefabrikatuez eraikitzen dira gehienetan, baina egun ere banbuzko kanaberaz egindako aldamioak ere eraikitzen dira, Asian bereziki. Finkoak, mugikorrak nahiz zintzilikatuak izan daitezke.

Aldamioa, Donostiako etxe bateko berritze-lanetan.

Pedagogian aldatu

"Aldamio", "aldamio egitura", aldamio egitura hezitzaile eta "aldamio sistema" kontzeptuak asko erabili izan dira pedagogian, batez ere konstruktibismoari lotutako testuinguruetan. Hegoaldean gaztelaniatik bere horretan "*andamiaje" (sic), "*aldamiaia" eta "*aldamiaje" neologismoak erabili izan dira inoiz.

Irudiak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.