Albuminak[3] odol-serumean dauden proteina globularrak dira, odolaren proteina nagusiak globulinekin batera. Uretan disolbagarriak dira eta hidrogenoa, oxigenoa eta nitrogenoaz gain sufrea ere badute. Gibelak sintetizatzen ditu.

Proteina globular
Identifikadoreak
Kokapena
Hasiera[1]
Amaiera[2]
<div style="position: absolute; left: Adierazpen errorea: Ustekabeko * eragileapx; top: 18px; padding: 0;">[[File:Red rectangle Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzatx18.png|Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzatpx|link=File:Red rectangle 4x18.png|alt=kokapena|]]
[[File:|285px|link=File:|alt=|]]
Transkripzioak
Ontologia

Proteina hauen ohiko odol-kontzentrazioa 3,5-5 gramo dezilotrokoa (gr/dL) da.

Albuminek molekula txiki asko garraiatzen dituzte odolean (bilirrubina, kaltzioa, hormonak, gantz-azidoak, botikak...).

Proteina globular guztien antzera haien egitura tertziarioak itxura esferikoa du, kate polipeptidikoak uraren aurrean tolesten direlako.

Albuminaren pisu molekularra 67.000 daltonekoa da, 585 aminoazidoak ditu eta pH basikoa (pH=8).

Hiru albumina mota daude:

  • oboalbumina, arrautza-zuringoan dagoena eta oso nutritiboa dena
  • laktoalbumina, esnean dagoena. Aminoazido sufredun ugari ditu.

Hainbat gaixotasunaren ondorioz seroalbuminaren kontzentrazioa jaitsi daiteke: gibeleko zirrosia (gibelak ez baitu sintetizatzen), desnutrizioa, nefrosi-gaitzak (gehiegi iraizten denean), heste-gaitzak, etab.

Erreferentziak aldatu

  1. GRCh38: Ensembl release 89:. Ensembl.
  2. GRCh38: Ensembl release 89:. Ensembl.
  3. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008], [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016] eta [Nefrourologia Hiztegia] [2016]

Kanpo estekak aldatu