Albireo (β Cyg, β Cygni edo 6 Cygni) Cygnus konstelazioko izarretako bat da. Bayerren izendapenean grezierazko bigarren hizkia den β hizkia daraman arren, konstelazio honetako izarren artean bosgarren dizdiratsuena da. Arlo honetan aurretik dituen lauak honako hauek dira: Deneb (α Cygni), Sadr (γ Cygni), Giennah (ε Cygni) eta δ Cygni. Beltxargaren buruan kokatua, Albireo "izar haustailea" bezala ere ezagutzen da. Lehen aipaturiko beste lau izarrekin batera Iparreko Gurutzea deritzon asterismoa osatzen du.

Albireo

Albireoren kokapena
Behaketa data
Garaia J2000.0      Ekinozioa J2000.0 (ICRS)
Konstelazioa Cygnus
Albireo Aa
Igoera zuzena 19h 30m 43.286s
Deklinazioa +27° 57′ 34.84″
Itxurazko magnitudea (V) 3.18
Albireo Ac
Igoera zuzena 19h 30m 43.295s
Deklinazioa +27° 57′ 34.62″
Itxurazko magnitudea (V) 5.82
Albireo B
Igoera zuzena 19h 30m 45.3961s
Deklinazioa +27° 57′ 54.990″
Itxurazko magnitudea (V) 5.11
Ezaugarriak
Mota espektralaK2II
B−V kolore indizea+1.13
V−R kolore indizea+0.92
Ezaugarriak
Mota espektralaB8Ve
U−B kolore indizea-0.32
B−V kolore indizea-0.10
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)-24.07 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: -7.17 mas/u
Dec.: -6.15 mas/u
Paralajea (π)7.51 ± 0.33 mas
Distantzia430 ± 20 au
(133 ± 6 pc)
Astrometria
Albireo Aa
Magnitude absolutua (MV)−2.45
Albireo Ac
Magnitude absolutua (MV)−0.25
Astrometria
Albireo B
Abiadura erradiala (Rv)-18.80 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: -0.953 mas/u
Dec.: -1.624 mas/u
Paralajea (π)8.16 ± 0.25 mas
Distantzia400 ± 10 au
(123 ± 4 pc)
Orbita (Aa/Ac)[1]
Orbita-aroa (P)213.859 u
Ardatz erdihandia (a)0.536
Eszentrikotasuna (e)0.256
Okerdura (i)154.9°
Nodoaren luzera (Ω)170.4°
Periastron garaia (T)B1997.995
Periastron argudioa (ω)
(bigarrena)
39.4°
Zehaztasunak
Albireo Aa
Masa14.52 M
Erradioa69 R
Argitasuna (bolometrikoa)1,200 ± 200 L
Gainazaleko grabitatea (log g)2.0
Tenperatura4,270 K
Metaltasuna [Fe/H]−0.1 dex
Biratze abiadura (v sin i)1.4 km/s
Albireo Ac
Masa3.84 M
Argitasuna (bolometrikoa)950 ± 250 L
Tenperatura~12,000–30,000±100 K
Zehaztasunak
Albireo B
Masa3.7 ± 0.8 M
Erradioa2.59 R
Argitasuna (bolometrikoa)230 ± 90 L
Gainazaleko grabitatea (log g)4.00 ± 0.15
Tenperatura13,200 ± 600 K
Adina100 Mu
Posizioa (Albireo A elementuarekiko)
KonponenteaAlbireo B
Behaketa garaia2006
Distantzia angeluarra35.3
Kokapen angelua54°
Beste izendapenak
β Cygni, 6 Cygni, ADS 12540, CCDM J19307+2758, WDS 19307+2758
AlbireoA: β¹ Cygni, BD+27 3410, HR 7417, HD 183912/183913, HIP 95947, SAO 87301, FK5 732, MCA 55 Aac, NSV 12105
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

Izena aldatu

Albireo zenbait akatsen eta itzulpen desegokiren ondoriozko izena da. Jatorrian, testu arabiarretan, izarraren izena Al-Minhar al-Dajajah bezala agertzen da, "oiloaren mokoa" esan nahi duena. Egungo izena, dirudienez Ornisetik dator, Cygnus konstelazioa izendatzen duen izen greziarra eta arabieraz Urnis izatera pasa zena. Latinera itzultzerakoan, modu erratuan Erysimum officinale landareari buruz ari zela uste izan zen, landare honek latinez zuen izenarekin itzulia izan zelari, Ireo alegia. Ondoren, ab Ireo ("Ireorena) izen arabiar baten itzulpen okerra zela uste izan zen, egungo Al-bireo izena sortuz.

Ezaugarri fisikoak aldatu

Begi hutsean Albireo izar soil bat bezala agertzen den arren, teleskopio edo prismatiko batzuen laguntzarekin benetan izar bikoitz bat dela ikus daiteke. Bi izar hauetatik, elkarrengandik 35 segundo sexagesimalez bananduak daudenak, bat horia da eta 3,05eko itxurazko magnitudea du, Albireo A izena duena, bestea urdina den bitartean, 5,12 itxurazko magnitudekoa eta Albireo B deitua, gaueko zeruko izar bikoitzen artean kontraste ezin hobea eskeiniz. Ez da ziur ezagutzen Albireo Ak eta Albireo Bek benetako sistema bitar bat osatzen duten. Benetan grabitateagatik lotuak badaude, euren orbita periodoa gutxienez 75.000 urtekoa da.

Albireo A, era berean, izar bitar bat da. Bere bitartasuna tantozko interferometria bidez deskubritu zen 1976an. Bikote honetako osagai nagusia izar erraldoi argitsu bat da, laranja kolorekoa, K3 espektro motakoa eta 4.400 gradu Kelvineko tenperatua duena. Gure Eguzkia baino 950 aldiz argitsuagoa, eguzkiarena baino 50 aldiz handiagoa den diametroa du. Bere kidea sekuentzia nagusiko izar bero bat da, B9V motakoa eta 11000 gradu Kelvineko tenperatura duena. Azken honen argitasuna gure eguzkiarena baino 100 aldiz handiagoa da. Bi izar hauen arteko batez besteko banaketa 40 unitate astronomikokoa da (orbita oso eszentrikoa da) eta orbita periodoa 100 urte ingurukoa da.

Albireo B A bikoteko argitasun gutxieneko izarraren antzerakoa da, sekuentzia nagusiko izar bat, B8 motakoa eta 12.100 gradu Kelvineko tenperatura duena. Gure eguzkia baino 190 aldiz argitsuagoa, oso azkar biratzen du bere ardatzaren inguruan gutxienez 250 kilometro segundoko bere errotazio abiadurarekin, bere errotazio periodoa 14,4 ordu baino gutxiagokoa delarik. Abiadura handian biratzen duten izarrekin sarri gertatzen den bezala, Albireo B Be izar bat da, izar masa galeraren ondorioz eratutako gasezko disko batekin inguratua dagoena.

Albireo gure Eguzki-sistematik 385 argi urteko distantziara dago.

Erreferentziak aldatu

  1. Entry, WDS identifier 19307+2758, Sixth Catalog of Orbits of Visual Binary Stars, William I. Hartkopf & Brian D. Mason, U.S. Naval Observatory. Accessed on line July 9, 2008. (19307+2758)

Kanpo estekak aldatu