Alberto Santos-Dumont

Alberto Santos-Dumont (Cabangu, Santos-Dumontetik hurbil, Minas Gerais, Brasil, 1873ko uztailaren 20a - Guarujá, São Paulo, Brasil, 1932ko uztailaren 23a) brasildar hegazkin pilotua izan zen.

Alberto Santos-Dumont
Bizitza
JaiotzaSantos Dumont (Minas Gerais)1873ko uztailaren 20a
Herrialdea Brasil
 Frantzia
HeriotzaGuarujá1932ko uztailaren 23a (59 urte)
Hobiratze lekuaCemitério de São João Batista (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: urkatzea
Familia
AitaHenrique Dumont
AmaFrancisca de Paula Santos
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaColégio Culto à Ciência (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria, Inventories of American Painting and Sculpture (en) Itzuli, aeronauta eta zientzialaria
Jasotako sariak
KidetzaBrasilgo Letren Akademia

Find a Grave: 5381 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1891. urtean Parisa joan zen fisikako, kimikako eta mekanikako ikasketak egitera. Ikasketak amaitu ondoren gasolinazko motorreko globo aerostatiko bat sortzeko ahaleginetan jardun zuen. Hainbat saioren ondoren, Saint-Cloudetik Eiffel dorrera eta handik Saint-Claudera arteko etenik gabeko hegaldia egin zuen (1901). 1903. urtean airea baino astunagoak ziren hegazkinak eraikitzen hasi zen. 1906. urtean munduko lehen propultsio hegaldia egin zuen. 1908. urtean Demoiselle edo Libellule bataiatutako monoplanoa aurkeztu zuen; 103 kg-ko pisua eta 30 zaldi-potentziako motorra zuen; 1909. urteko urriaren 3an bost minutuko hegaldi bat egin zuen eta 8 km egin zituen, orduko 96 km-ko lastertasunez. Hegazkingintzari buruzko obrak ere idatzi zituen: A conquista do ar (1901, "Airearen konkista"), Os meus baloes (1904, "Nire globoak") eta O que eu vi, o que nós veremos (1918, "Ikusi nuena, ikusiko duguna").

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto Santos-Dumont